Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa

Wikipedia(e)tik
Bigarren mailako buruz buruko txapelketa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa edo Buruz Buruko Promozio Txapelketa esku huskako pilota profesionalean jokatzen den bigarren mailako txapelketa garrantzitsuena da, lehenengo mailakoa Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia izanik. 1957an sortu zen, eta urtero egiten da. Pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa da.

Lehen txapelketaren irabazlea Del Val izan zen. Finala gehien jokatu dituen pilotaria, berriz, Elgea da, nahiz eta bakarra irabazi.

Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du. Bigarren mailako txapelketa pilotari handiek irabazi dute, besteak beste Retegi I.ak, Retegi II.ak, Arretxek, Belokik edo Olaizola II.ak.

Txapelketaren irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1957 Del Val Otxoa 22-08 Vitoriano
1958 García Ariño II.a Azkarate 22-20 Deportivo
1959 Arkaia Elgea 22-11 Deportivo
1960 Lejarazu Atano X.a 22-09 Deportivo
1961 Atano X.a Elgea 22-20 Astelena
1962 García Ariño II.a Elgea 22-17 Beotibar
1963 Elgea Bergara I.a 22-14 Astelena
1964 Tapia I.a Pascual 22-16 Bergara
1965 Bergara I.a Andueza III.a 22-17 Beotibar
1966 Andueza III.a Retegi I.a 22-05 Anoeta
1967 Retegi I.a Lajos 22-14 Bergara
1968 Elorza Del Val II.a 22-12 Astelena
1969 Nalda II.a Madrid 22-18 Adarraga
1970 Oreja II.a Del Val II.a 22-16 Beotibar
1971 Erostarbe Arruabarrena 22-10 Beotibar
1972 Arruabarrena Arozena 22-19 Bergara
1973 Gorostiza Guereñu 22-03 Vitoriano
1974 Beristain Chichan 22-21 Labrit
1975 Retegi II.a García Ariño IV.a 22-10 Anoeta
1976 Maiz II.a Salbidea 22-14 Anoeta
1977 Unsain Alberdi 22-18 Anoeta
1978 Txoperena II.a Urkiza 22-18 Anoeta
1979 Andueza VI.a Arzelus 22-12 Anoeta
1980 Herran Txoperena II.a 22-02 Anoeta
1981 Luke Urkiri 22-16 Anoeta
1982 Retegi IV.a Urkiri 22-17 Anoeta
1983 Esnaola Alustiza 22-07 Anoeta
1984 Alustiza Urra 22-08 Anoeta
1985 Etxenagusia Soroa III.a 22-03 Anoeta
1986 Arretxe Urzainki 22-12 Anoeta
1987 Urra Errasti 22-16 Anoeta
1988 Ansotegi Murga 22-16 Anoeta
1989 Urzainki Soroa III.a 22-20 Anoeta
1990 Soroa III.a Errasti 22-17 Anoeta
1991 Errasti Muntion 22-08 Anoeta
1992 Irazola Urra 22-21 Anoeta
1993 Beloki Irazola 22-10 Anoeta
1994 Santi Armendaritz 22-10 Deportivo
1995 Lasa III.a Ariznabarreta 22-20 Ogeta
1996 Lasa III.a Ariznabarreta 22-04 Ogeta
1997 Koka Goñi II.a 22-20 Atano III.a
1998(1) Esain eta Zearra Badiola III.a eta Minguez 22-10 eta 22-06 Labrit eta Donibane
1999(1) Rai eta Olaizola II.a Barriola eta Hirigoien 22-08 eta 22-16 Bergara eta Astelena
2000 Gonzalez Imaz 22-15 Atano III.a
2001 Berraondo Xala 22-16 Atano III.a
2002 Pascual Apeztegia 22-18 Atano III.a
2003 Peñagarikano Berraondo 22-09 Aritzbatalde
2004 Galartza V.a Berraondo 22-12 Labrit
2005 Leitza Galarza VI.a 22-08 Amorebieta IV.a
2006 Berasaluze IX.a Arretxe II.a 22-21 Labrit
2007 Urberuaga Galartza VI.a 22-14 Amorebieta IV.a
2008 Retegi Bi Larralde 22-09 Amorebieta IV.a
2009 Beroitz Argote 22-13 Beotibar
2010 Aritz Lasa Beroitz 22-15 Beotibar
2011 Olaetxea Merino I.a 22-18 Adarraga
2012 Jaunarena Untoria 22-20 Labrit
2013 Untoria Elezkano II.a 22-15 Labrit

(1) 1998ko eta 1999ko ekitaldietan txapelketa bi egin zituzten, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.