Bigeruza lipidiko
Wikipedia(e)tik
Bigeruza lipidiko fluido hau, oso-osorik, fosfatidilkolinaz egina dago
Bigeruza lipidikoa lipido anfipatiko ezberdinen gainjartzeen ondorioz eratutako egitura bat da, hau da, buru hidrofilo bat (polo lipofoboa) eta isats lipofilo bat (polo hidrofoboa) dutena, gune urtsu batean aurkitzen direnean, espazialki orientatzen direnak, buru hidrofiloak kanpoalderantz (uretarantz) eta isats hidrofoboak barnealderantz, gune lipofilo bat eratuz orientatzen direlarik.
Geruza bikoitz lipidikoak, mintz plasmatiko guztien oinarria dira, eta bere egiturak, Singer eta Nicholsonen 1972ko mosaiko fluidoaren eredua jarraitzen du.
Mintz plasmatikoetan aurkitzen diren lipidoetan, buru hidrofiloa, honako hiru talde hauetakoren batetik dator:
- Glukolipidoak, hauen buruak, 1 eta 15 monosakaridozko oligosakarido bat dutelarik.
- Fosfolipidoak, hauen buruek, isatsera, negatiboki kargatutako fosfato talde baten bidez lotzen den positiboki kargatutako talde bat dutelarik.
- Esteroideak, hauen buruek, eraztun esteroide lau bat dutelarik, adibidez, kolesterola, animalietan bakarrik agertzen dena.
Bigeruza lipidikoak, honako hauek era ditzake:
- Hedapen mugarik ez duten geruza bikoitz lauak
- Mizelak, nolabaiteko tamaina har dezaketenak
- Mintz beltzak
- Hoditxoak
