Bike

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esperimentu honetan erabilitako bikearen biskositatea urarena baino 230 mila milioi bider handiagoa da.

Bikea distilazioz sorturiko polimero biskoelastiko eta likatsua da, oso sukoia. Trementina, mundruna eta zur erretxinatsuetatik hondakin moduan lortzen da.

Gai batzuk iragazkaitz bihurtzeko erabiltzen da: batez ere zura (itsasontzietan) eta larrua (adibidez zahatoetan). Zuziak egiteko ere erabiltzen da.

Ezaugarri biskoelastikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bike minerala (mundrunetik eratorria) polimero biskoelastikoa da. Hau da, nahiz eta giro-tenperaturan solidoa izan eta pusketan hautsi daitekeen, berez likido bat da eta denboran zehar isuri egingo da, poliki-poliki.

Bada esperimentu bat Queenslandeko Unibertsitatean (Australian), non bikearen isuria neurtzen ari den, denbora oso luzean. Esperimentua egiteko, bikea beirazko inbutu batean ezarri zen, eta tantaka isurtzen utzi. Esperimentua 1930ean hasi zen eta harrezkero zortzi tanta bakarrik erori dira. Isuri honen arabera, bertan erabilitako bikearen biskositatea kalkulatu da: urarena baino 230 mila milioi (2.3×1011) aldiz handiagoa gutxi-gorabehera[1]. Zortzigarren tanta 2000ko azaroaren 28an erori zen, eta bederatzigarrena 2013 amaieran erortzekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ravaillac torturatzeko bikea erabili zen, honek Henrike III.a Nafarroakoa hil ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Pitch Drop Experiment

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]