Bilar
Wikipedia(e)tik
|
Bilar |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Elvillar / Bilar | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Koadrila |
|
| Alkatea | Gerardo Olano Medrano (EAJ) | |
| Herritarra | bilartar | |
| Koordenatuak | 42°34′14″N 2°32′42″W / 42.57056°N 2.545°WKoordenatuak: 42°34′14″N 2°32′42″W / 42.57056°N 2.545°W | |
| Eremua | 17,50 km2 | |
| Garaiera | 585 m | |
| Distantzia | 48 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01309 |
|
| Biztanleria | 357 bizt (2008) | |
| Dentsitatea | 20,4 bizt/km² | |
| Sorrera | 1667 | |
| http://www.elvillar.es/ | ||
Bilar[1] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerria da, Arabar Errioxa Koadrilakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago.
La chabola de la Hechicera trikuharria. Atzean, Bilar herria
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Guardia eta Kripan.
- Hegoaldean: Guardia eta Lantziego.
- Ekialdean: Lantziego.
- Mendebaldean: Guardia.
[aldatu] Historia
1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Bilar (gazteleraz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen.
[aldatu] Ekonomia
Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Bilarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 718 | 782 | 615 | 560 | 599 | 736 | 694 | 651 | 525 | 365 | 361 | 367 | 350 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak.
[aldatu] Bilartar ezagunak
- Pedro Antonio Gainzarain (1928 - Gasteiz, 2006), apaiza eta EHUko filologiako irakasle doktorea[2].
- Ernesto Garcia Fernandez (1957), historialari, idazle eta EHUko irakasle doktorea[3].
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Jasokunde eliza, XVI. mendekoa, monumentu izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna[4].
- "La chabola de la hechicera" delako trikuharria, Euskal Herriko handienetakoa. Sarritan "Sorginaren txabola" itzuli egin da, "Hechicera" horrek euskarazko "Etxezarra" izenarekin lotura argia duen arren. 1935ean aurkitu zuten.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Bilar euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Bilar Auñamendi entziklopedian
|
|||||||||||