Abandoko Indalecio Prieto geltokia
| Abando Indalecio Prieto / Abando | |
|---|---|
|
Abandoko Indalecio Prieto geltokia, 43°15′37″N 2°55′42″W / 43.26028°N 2.92833°WKoordenatuak: 43°15′37″N 2°55′42″W / 43.26028°N 2.92833°W
|
|
| Gunea | |
| Metroa | |
| Aldiriak | |
| EuskoTran | |
| Bizkaibus | A2314, A2322, A2324, A3115, A3122, A3136, A3137, A3144, A3336, A3337, A3514, A3515, A3911, A3912, A3917, 3925 |
| Bilbobus | , A1, A2, A5, G2, G3, G4, G5, G6, G7 y G8 |
| Zerbitzuak | |
Abandoko Indalecio Prieto geltokia Bilboko tren geltokirik garrantzitsuena da. Abandoko barrutian kokatzen da. Sarrera Plaza Biribilean daukan arren geltokia Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da. Bilbon trenbidea ezarri zenetik beti egon da geltoki nagusia bertan. Gaur eguneko eraikina 1950ean eraiki zuen Alfonso Fungairiño arkitektoak.
Bilbon Abiadura Handiko Trenak jasoko dituen geltokia izatea espero da. Gaur egun geltokiak Renfeko Aldirietako zerbitzuak eta Espainiako beste hirietara doazen trenen zerbitzuak biltzen ditu. Horrez gain, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barne dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren ondoan, EuskoTranen Abando geralekua dago, eta baita Feveren Bilbao-Concordia geltokia.
| Jatorria/Helmuga | < | Linea | > | Jatorria/Helmuga |
|---|---|---|---|---|
| Plentzia | Moyua | Casco Viejo | Ariz | |
| Santurtzi | Moyua | Casco Viejo | Ariz | |
| Santurtzi (Aldirikoak) | Zabalburu | Bidearen jatorria | ||
| Muskiz | Zabalburu | Bidearen jatorria | ||
| Bidearen jatorria | La Peña | Orduña | ||
| Basurto | Pío Baroja | Arriaga | Atxuri | |
Eduki-taula |
[aldatu] Zerbitzuak
- Renferen Luzetarako Bideen geltokia, Grandes Líneas delakoa
- Vialia Merkatal zentroa
- Ordainezko aparkalekua
- Taxi eta Bus geralekua
- Bilboko metroa, Feve, EuskoTran, Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuekin lotunea
- Jatetxeak
[aldatu] Aldirikoak
Bilboko Renfe Aldirikoak sareko hiru bideek geltoki honetan dute amaiera. Trenak goiko solairura iristen dira, 1 - 5 trenbideen artean kokatuz.
Geltokia 0 gunean dago.
[aldatu] Sarbideak
[aldatu] Renfeko Grandes Líneas
Bilbora heltzen diren tren guztiak Abandoko geltokia dute helmuga geltoki. Hurrengo bideak martxan daude.
- Alvia
- Bilbao-Abando / Madrid-Chamartín (Madril-Valladolid Abiadura Handiko Bidetik)
- Diurno (Egunekoa)
- Bilbao-Abando / Vigo
- Bilbao-Abando / Salamanca
- Estrella (Gauekoa)
- Bilbao-Abando / Barcelona-Sants (Pío Baroja trena)
- Bilbao-Abando / Málaga-María Zambrano (Picasso trena, astero behin)
- Talgo
- Bilbao-Abando / Barcelona-Sants (Miguel de Unamuno trena)
- Bilbao-Abando / Madrid-Chamartín (Dueroko Arandatik)
[aldatu] Sarbideak
[aldatu] Bilboko metroa
Abando Bilboko metroko geltoki bat da, 1995eko azaroaren 11n inauguratua. Metro sare osoko geltokirik erabiliena da, bertatik 6.569.655 bidaiari igarotzen baitira urtean.
[aldatu] Sarbideak
- Galtzara Nagusia Kalea, 1, Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
- Berastegi Kalea, 1 (Berastegi irteera)
- Renfeko geltokia (Abando - Renfe irteera)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Eraikinaren Argazkiak