Bilbao Basket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbao Basket Berri
Ezizena Beltzezko gizonak
Ligak ACB
Eurocup
Sorrera 2000
Historia Bilbao Basket
(2000–gaur egun)
Bazkideak 6.000 inguru
Pabiloia Bilbao Arena
(10.100 leku)
Kokapena Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria
Taldearen koloreak Beltza eta zilarra
         
Lehendakaria Predrag Savović
Entrenatzailea Rafa Pueyo
Txapelketak 1 LEB Oro
1 LEB Plata
1 Copa LEB Plata
Maskota Armiarma
Webgunea www.bilbaobasket.biz
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Bizkaia Bilbao Basket Bilboko (Bizkaia) saskibaloi taldea da. ACB Ligan dihardu.[1]

Historia

2000. urteko martxoaren 7an sortua,[2] ordurako desagertutako Caja Bilbao taldea ordezkatu zuen. Bilboko hiriak urte askoan izandako saskibaloi tradizioa berreskuratzeko asmoarekin eratua, Bizkaiko erakunde publikoen laguntza izan zuen, bai eta bestelako hainbat erakunderena ere, Bilboko Athletic Klubarena esaterako.

Bilbao Basket taldeko jokalariak partida batean.

Hasierako denboraldian, LEB-2 mailan jokatzen hasi zen, eta bigarren denboraldian, 2001-2002an, igoerako kanporaketa jokatu ostean, zilarrezko mailara (LEB-1 liga) igotzea lortu zuen. Azkenik, 2003-2004 denboraldian Bilbao Basketek urrezko mailara, ACB Liga, igo egin zen[1]. Taldearen izena, bere babesle garrantzitsuena den, Lagun Aro aseguru etxearengandik jaso zuen. Taldeak dituen bestelako babesleen artean, FEVE, El Correo, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia daude.

2006-2007 denboraldirako Iurbentia izeneko eraikuntza-enpresa bihurtu zen babesle nagusia. Hala ere ez zen luzaro iraun[3] eta 2009ko uztailaren 24an Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkatu eta Bizkaia Bilbao Basket hartu zuen izena. Akordio hori zela eta, taldeak egoitza tradizionala zuen La Casilla pabilioia utzi eta Bilbao Exhibition Centre eraikinean dagoen Bizkaia Arena hartu zuen pabilioitzat[4]. Azkenik, 2010 urtetik aurrera Miribilla auzoan dagoen Bilbao Arenan jokatu ohi duelarik.

2009/10 denboraldia seigarrena izango da ACB Ligara igo zenetik. Denboraldiaz-denboraldia taldea koskortu egin da Ligan.

Taldea gaur egun

Gaur egun, Bilbao Basketek ACB Ligan jokatzen du, liga honetako aurrekontu txikienetarikoa duelarik. Taldeak normalki Etxetxuko udal pabilioian jolasten du, baina 2005-06 denboraldian, Saski Baskoniaren aurka Bizkaia Arenan jolastu zuen, Bilbao Exhibition Centreren pabilioian alegia. Partiduan 12.500 ikusle izan ziren, eta Saski Baskonia taldea garaitzea lortu zuten.

BEC bertan eta 2007ko urtarrilaren 6an Bilbao Basketek Saski Baskonia taldearen aurka jokatu eta ACB Ligako partida batean izandako ikusle gehien izan zituen, hau da, 15.414[5].

Bilbao Basketek bere etxeko norgehiagokak, Etxetxuko Udal pabiloian jokatzen ditu, pabilioiak guztira 5.200 ikuslerentzako edukiera dauka[6]. Dena den, 2006an, Miribillako auzoan 8.000 ikusleentzako pabiloi berria eraikitzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zen. Pabilioi berriarekin batera Miribillako auzoaren kiroldegi berria eraikiko da, eta lanak 2010. urterako amaiturik egotea aurreikusten da.

2008/09 denboraldian lehendabizikoz Europa mailako txapelketan parte hartzea lortu zuen: Eurocupen hain zuzen ere. Bertan Final Eight jokatu[2] eta finalaurrekoan kanporatu zuten.

Gaur egun Sito Alonsok entrenatzen du taldea.

Jokalariak

Bere partaide izan diren artean aipagarri dira, Txus Bidorreta, maila guztiak igotzea lortu dituen entrenatzailea; Javi Salgado kapitaina, taldean zegoen bilbotar bakarra, Santutxukoa. Eta Fred Weis, 2005eko Eurobasketean Frantziarekin brontzezko domina eskuratu zuen jokalaria. Horrez gain, Fred Weis 2005-2006 denboraldian erasoan errebote gehien hartu zituen ACB Ligako jokalaria izan zen, eta aldi berean tapoi jartzailerik nabarmenena.

2016/2017 denboraldiko taldea

Bizkaia Arena pabiloia, Bilbao Basket - FC Barcelona, 2007ko Superkopan.
Dominion Bilbao Basket taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Esk. 4 Ameriketako Estatu Batuak Bamforth, Scott 1.88 m 85 kg &0000000000000034.00000034 ((1989-08-12)1989(e)ko abuztuak 12)
Esk. 8 Suedia Borg, Tobias 1.84 m 81 kg &0000000000000030.00000030 ((1993-11-02)1993(e)ko azaroak 2)
H.-pib. 25 Kroazia Buva, Ivan 2.08 m 98 kg &0000000000000032.00000032 ((1991-05-06)1991(e)ko maiatzak 6)
FC 50 Nigeria Eric, Micheal 2.11 m 109 kg &0000000000000035.00000035 ((1988-06-24)1988(e)ko ekainak 24)
H.-pib. 17 Belgika Hervelle, Axel 2.05 m 109 kg &0000000000000040.00000040 ((1983-05-12)1983(e)ko maiatzak 12)
Esk. 13 Eslovenia Lapornik, Miha 1.94 m 92 kg &0000000000000030.00000030 ((1993-10-18)1993(e)ko urriak 18)
Antol. 30 Espainia Llorente, Sergio 1.84 m &0000000000000033.00000033 ((1990-09-13)1990(e)ko irailak 13)
Heg. 10 Euskal Herria Mendia, Borja 1.99 m 89 kg &0000000000000029.00000029 ((1994-11-10)1994(e)ko azaroak 10)
Heg. 15 Katalunia Mumbrú, Álex (C) 2.02 m 100 kg &0000000000000044.00000044 ((1979-06-12)1979(e)ko ekainak 12)
H.-pib. 34 Montenegro Nikolić, Danilo 2.06 m 93 kg &0000000000000031.00000031 ((1993-04-08)1993(e)ko apirilak 8)
Antol. 14 Euskal Herria Salgado, Javi 1.83 m 82 kg &0000000000000043.00000043 ((1980-08-06)1980(e)ko abuztuak 6)
Antol. 9 Belgika Tabu, Jonathan 1.83 m 88 kg &0000000000000038.00000038 ((1985-10-07)1985(e)ko urriak 7)
Heg. 20 Serbia Todorović, Dejan 1.96 m 89 kg &0000000000000029.00000029 ((1994-05-29)1994(e)ko maiatzak 29)
Entrenatzaile nagusia
Entrenatzaile laguntzailea(k)

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua Zauritua

Jokalariak
Eguneratze data: 2016-9-27

Ibilbidea

Denboraldia Liga Kopa Superkopa Europa
2000/01 LEB 2: 13.a
2001/02 LEB 2: 1.a LEB 2 Kopa: 1.a
2002/03 LEB 1 LEB 1 Kopa: 2.a
2003/04 LEB 1: 1.a LEB 1 Kopa: Finalaurrekoa
2004/05 ACB Liga: 14.a
2005/06 ACB Liga: 15.a
2006/07 ACB Liga: 10.a
2007/08 ACB Liga: 6.a ACB Kopa: Finalaurrekoa Superkopa: 2.a
2008/09 ACB Liga: 8.a Eurocup: Finalaurrekoa
2009/10 ACB Liga: 9.a ACB Kopa: Final Laurdenak Eurocup: Finalaurrekoa
2010/11 ACB Liga: 2.a ACB Kopa: Final Laurdenak
2011/12 ACB Liga: 6.a Superkopa: Finalaurrekoa Euroliga: Final Laurdenak
2012/13 ACB Liga: 6.a ACB Kopa: Final Laurdenak Eurocup: Txapeldunordea
2013/14 ACB Liga: 14.a Superkopa: Finalaurrekoa
2014/15 ACB Liga: 4.a ACB Kopa: Final Laurdenak
2015/16 ACB Liga: 10.a ACB Kopa: Finalaurrekoa

Palmaresa

Entrenatzaileak

Kirol-lagunarteak

Klubak egun zazpi kirol-lagunarte ditu. Lehendabizikoa "Hirukoa" izan zen[9], gero "Bidorreta" eta "Javi Salgado" sortu zuten. Frédéric Weisek "2.18" izenekoa eta Marko Banicek berea ere izan zituzten. Azken biak "La Casilla" eta "Erandioko Bilbao Basket" dira.

Erreferentziak

Kanpo loturak