Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) Bizkaiko hiriburuan eta zehazki Euskalduna Jauregian egoitza duen musika orkestra da, 1920ko hamarkadan sortutakoa eta nazioartean ere oso ezaguna dena. Arriaga Antzokian eman zuten lehenengo kontzertua 1922ko martxoaren 8an.

Arriagako antzokiko lehen kontzertua Armand Marsicken zuzendaritzapean eman zuen. 1993. urtean Theo Alcántara maisua orkestrako zuzendari artistiko aukeratu aurretik, hauek izan ditu zuzendari titularrak: Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Bavier, Rafael Frübeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano eta Urbano Ruiz Laorden. Hauekin batera gonbidatu gisa, Arbós, Pérez Casas, Sorozábal, Argenta, Hans Von Benda, Toldrá, Sir Malcom Sargent, Igor Markevich, E. Halfter, Charles Dutoit, Ros Marbá, García Asensio eta Gilbert Varga bezalako zuzendariak izan ditu. Maurice Ravel, Jesús Guridi, Cristóbal Halfter, Arámbarri, Carmelo Bernaola, Luis de Pablo eta beste musikagile askoren lanak eskaini ditu orkestrak. Sona handiko bakarlariak (José Iturbi, Arturo Rubinstein, Vladimir Horowitz, Fritz Kreisler, Grigor Platigorsky, Rugiero Ricci, Joaquín Achúcarro, Félix Ayo, Nicanor Zabaleta, Maurice André, Narciso Yepes, Boris Belkin eta Jean-Pierre Rampal), abeslariak (Victoria de los Ángeles, Caballé, Kraus, Plácido Domingo, Pavarotti, Mario del Monaco, Carreras) eta abesbatzak (Donostiako Orfeoia, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolako Abesbatza, Andra Mari Abesbatza, Easo Abesbatza) aritu dira Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak zenbait aldiz jardun du Madrilgo Auditorio Nazionalean, Santanderreko Nazioarteko Musikaldian, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Parisko Musikaldian ere aritu izan da. 1985. urtetik hona, orkestrak gazteentzako kontzertu didaktikoak egin ohi ditu. Bilboko Orkestra Sinfonikoak hainbat grabazio egin ditu azkeneko urteotan. Beste askoren artean, 1985eko Juan Crisostomo Arriagaren lan ezezagunen grabazioa (Angela Denning sopranoarekin eta Jesús López Cobos zuzendariarekin), eta Madinaren Concierto Vasco para guitarras y orquesta lanaren 1987ko grabazioa azpimarra daitezke.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren ibilbide luzean Vladimir Golschmann, Jesus Aranbarri, Rafael Frühbeck de Burgos, Theo Alcántara eta Juanjo Mena zuzendari eduki izan ditu, beste batzuen artean.

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestela, kanpoan egindako emanaldien artean Lisboako Nazioarteko Erakusketan egindakoa azpimarratzekoa da, Euskal Herria ordezkatuz. Halaber, San Petersburgeko 300. urteurrenean gonbidatu zuten Mariinski Antzokian jotzeko 2003an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]