Bilboaldea

Wikipedia(e)tik

(Bilbo Handiatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Satelite irudia

Bilboaldea[1] Bizkaiko hiriburuak berak, Ibaizabal ibaiaren Eskuinaldeak eta Ezkerraldeak osatzen dute. Orotara, 900.000 biztanle inguru bizi dira eskualde honetan.

Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, mendebalean Meatzaldea, ekialdean Uribe-Kosta eta Txorierri, eta hegoaldean Enkarterri eta Nerbioi Ibarra.

Gaztelaniazko izenaren kalko gisa Bilbo Handia izena maiz erabiltzen bada ere, eskualdearen euskal izen aratutua Bilboaldea da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilboko historia

[aldatu] Garapen urteak

XIX. mende eta XX. mendeetako garapen industrial handiaren ondorioz, gaur egun Bilboaldea izenez ezagutzen den eskualdearen garapena gertatu zen. Industria, zerbitzu eta etxebizitza ugari eraiki ziren. Erdi Aroan sorturiko hiribildu askok horrela, aurretik ezagutu gabeko hazkundea bizi izan zuten.

Antzina Portugalete eta Bilbo izan ziren eskualdeko hiririk garrantzitsuenak; aipaturiko mende hauetan zehar,berriz, beste herri txiki askoren biztanleria izugarri hazi zen. Bilboaldearen kontzeptua beraz, industrializazioaren agerpenarekin bat dator. Bilboren hazkunde handia zela eta, bere inguruko elizateen anexioak bultzatu ziren, Abandoko Elizatearena XIX. mendearen amaieran, eta Deustuko Elizatea eta Begoñako errepublikarena XX. mendearen hasieran. Horixe izan zen lehenengo "Bilbo Handia", lehen anexioekin batera lortu zena.

Berez, "Bilbo Handia" (Gran Bilbao izenaz) eskualdearen agerpena frankismo garaian gertatu zen. Garai hartako agintaritzak, Bizkaiko probintzia hobeto egituratzeko asmoarekin, hainbat udalerriren arteko anexioak bultzatu zituen. Anexio horiek, anexionaturiko udalerrien iritzia kontuan hartu gabe egiten zirenez gero, kontrako iritzi asko sortu ziren,hori (1980ko hamarkadako desanexio prozesuaren arrazoietako bat izan zen).

Bilboren "beharrizanak" asetzeko Erandio, Sondika, Loiu, Lezama, Derio eta Zamudio anexionatu ziren 1940 eta 1966 urteen artean. Aurretik ezagutu gabeko hazkunde industrialak, milaka etorkin etortzea ekarri zuen, eta biztanle berri horien guztien etxebizitza beharrizanak asetzeko balio izan omen zuten anexio horiek. Dena den, Bilbok garai hartan baliabide urriak izateak, ondorengo hamarkadako krisialdi ekonomikoarekin batera, anexionaturiko herriek jasan zuten utzikeria areagotu baino ez zuen egin.

[aldatu] Desanexioak eta gaur egungo egoera

Utzikeria horrek 1983. urteko desanexio oldea ekarri zuen. Urte hartan, 1940tik aurrera anexionaturiko udalerri guztien independentzia ekarri zuen. Gaur egun, Bilbo gune metropolitarraren erdigunea izaten jarraitzen du, inguruko herrietako biztanleak erakartzen dituena. Inguruko udalerrien egoera asko hobetu da garapenkeriaren urteetatik, eta gaur egun ez da bizi 1960ko hamarkadako utzikeria eta zerbitzuen falta bezalakorik.

Inguruko herriekin lotune administratiborik ez dagoen arren, Bilbo eta gune metropolitarrak bat bezala aritzen dira arlo askotan. Esaterako, garraio publikoa sustatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak gune metropolitarreko garraio guztien harteko elkarlana bultzatu du azken hamarkadetan. Horrek, metropoliko bizilagunek garraio beharrizanak hobetu ditu. Etorkizunari begira, gero eta handiagoa izango da udalerri ezberdinen arteko elkarlana.

[aldatu] Udalerriak

Bilboaldeko iparraldearen panorama
Bilboaldeko iparraldearen panorama

Bilboaldea osatzen duten udalerriak zehazterakoan, definizio ezberdinak erabiltzen dira. Bizkaiko foru aldundiak emaniko definizioaren arabera, gune metropolitarra edo Bilbo Handia Muskizetik Galdakaora eta Zeberiotik Lemoizera hedatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboalderako Lurralde Zati Egitasmoak udalerri horiek biltzen ditu.

Bilboko Metropoli Area (35 udal)

Udala
Azalera (km²)
Biztanleria
Dentsitatea(bizt/km²)
Alonsotegi 16,0 2.745 171,6
Arrankudiaga 20,8 4.018 193,2
Arrigorriaga 22,8 12.000 341
Barakaldo 24,3 95.260 3.920,2
Barrika 7,8 1.337 171,4
Basauri 7,2 44.052 6.118,3
Berango 8,8 5.904 670,9
Bilbo 41,3 353.173 8.551,4
Derio 7,4 5.030 679,7
Etxebarri 3,3 7.707 2.335,5
Erandio 18,7 23.338 1.296,6
Galdakao 31,7 29.594 933,6
Gorliz 10,2 4.882 478,6
Getxo 11,9 82.687 6.948,5
Larrabetzu 21,5 1.647 76,6
Leioa 8,5 28.858 3.395,1
Lemoiz 14,3 925 64,7
Lezama 16,5 2.287 138,6
Loiu 15,3 2.205 144,1
Muskiz 20,8 6.682 321,3
Ortuella 7,7 8.554 1.110,9
Plentzia 6,3 3.949 626,8
Portugalete 3,2 49.788 15.558,8
Santurtzi 7,2 47.155 6.549,3
Sestao 3,5 30.350 8.671,4
Sondika 6,3 4.300 682,5
Sopela 8,4 11.469 1.365,4
Ugao-Miraballes 5,2 4.060 780,8
Urduliz 7,8 3.241 415,5
Trapagaran 13,1 12.580 960,3
Zamudio 18,1 3.176 175,5
Zaratamo 10,0 1.624 162,4
Zeberio 47,1 1.027 21,8
Zierbena 18,0 9.503 527,9
Guztira 494,7 906.390 1.832,2

[aldatu] Kultura

[aldatu] Aretoak

[aldatu] Idazleak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilboaldeko idazleak

[aldatu] Musikariak

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Itsasadarra

Bilboko itsasadarra eskualdearen ardatz naturala dugu, hiriburuan hasi (Abusu auzoan) eta Abran amaitu, Kantauri itsasoan.

Azken urteotan ingurua biziberritzen dabiltza, eta gaur egun bertan bizi den fauna gero eta ugariagoa da.

[aldatu] Mendiak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak