Bilbo Zorrozabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bilbo Zorrozabal (jatorriz Bilbo Baggins) J.R.R. Tolkienek Hobbita libururako sortutako pertsonaia bat da. Eraztunen Jauna trilogian ez da asko agertzen, baina bere partaidetza kontuan hartzekoa da. Eraztun Bakarra aurkitu zuen hobbita izan zen.

Frodo Zorrozabalen osaba da bai aitaren partetik baita ere amaren aldetik. Bere aita Bungo Zorrozabal zen eta bere ama Belladona Tuk.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandalf Grisak eta hamahiru ipotxek Bilboren laguntza behar dute. Erebor mendian ipotxen erregeek beraien altxorrak dituzte, baina Smaug dragoiak bereganatu du mendia; orduan, abenturazale amorratua denez, Bilboren etxera jotzen dute, Komarkan, eta esaten diote beraiekin joateko. Geroago hainbat abentura dituzte. Mendi Lainotuetan, orko batzuk eraso egiten dieten bitartean, Bilbo galtzen da eta Gollum (Sméagol) aurkitzen du. Berak daukan urrezko eraztun bat lapurtzen dio (ez daki Eraztun Bakarra dela, Sauronek sortutakoa); gero armiarma eta otso erraldoi batzuk aurkitzen dituzte, eta Ereborren borroka handi izaten da ipotx, orko, elfo eta gizonen artean. Eraztunari esker, Bilbo salbatzen da eta gero Frodori ematen dio objektua.

Eraztunen Jauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioaren hasieran Bilbo agertzen da Komarkan, Gandalfekin mintzatzen. Gero Frodorekin topo egiten du Elronden etxean eta amaieran, Sauron desagertzen denean, Portu Grisetan Valinora joaten da Frodo, Gandalf eta azken elfoekin.

Bilbo zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peter Jacksonen hiru filmetan Ian Holmesek, aktore britainiarrak hartzen du Bilboren rola. Datozen film berrietan (Guillermo del Tororenak), oraindik ez dago idearik Bilbo izango den aktoreari buruz.


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbo Zorrozabal