Bilboaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bilboaldea

 Bizkaia
Bizkaia - Bilboaldearen kokapena.svg
Azalera 361,3 km²
Biztanleria 906.390 (-)
Dentsitatea 3732,1 bizt / km²
Udalerriak Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Etxebarri, Erandio, Galdakao, Gorliz, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena
Herririk handiena Bilbo (353.173 biztanle)
Satelite irudia

Bilboaldea[1] osatzen dute Bizkaiko hiriburuak berak, Ibaizabal ibaiak bere ibilguaren azken erdialdean eratzen dituen Eskuinaldeak eta Ezkerraldeak. Orotara, 900.000 biztanle inguru bizi dira eskualde honetan.

Iparraldean Bizkaiko golkoa du, mendebalean Meatzaldea, ekialdean Uribe-Kosta eta Txorierri, eta hegoaldean Enkarterri eta Nerbioi Ibarra.

Gaztelaniazko izenaren kalko gisa Bilbo Handia izena maiz erabiltzen bada ere, eskualdearen euskal izen aratutua Bilboaldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko historia»

Garapen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende eta XX. mendeetako garapen industrial handiaren ondorioz, gaur egun Bilboaldea izenez ezagutzen den eskualdearen garapena gertatu zen. Industria, zerbitzu eta etxebizitza ugari eraiki ziren. Erdi Aroan sorturiko hiribildu askok horrela, aurretik ezagutu gabeko hazkundea bizi izan zuten.

Antzina Portugalete eta Bilbo izan ziren eskualdeko hiririk garrantzitsuenak; aipaturiko mende hauetan zehar,berriz, beste herri txiki askoren biztanleria izugarri hazi zen. Bilboaldearen kontzeptua beraz, industrializazioaren agerpenarekin bat dator. Bilboren hazkunde handia zela eta, bere inguruko elizateen anexioak bultzatu ziren, Abandoko Elizatearena XIX. mendearen amaieran, eta Deustuko Elizatea eta Begoñako errepublikarena XX. mendearen hasieran. Horixe izan zen lehenengo "Bilbo Handia", lehen anexioekin batera lortu zena.

Berez, "Bilbo Handia" (Gran Bilbao izenaz) eskualdearen agerpena frankismo garaian gertatu zen. Garai hartako agintaritzak, Bizkaiko probintzia hobeto egituratzeko asmoarekin, hainbat udalerriren arteko anexioak bultzatu zituen. Anexio horiek, anexionaturiko udalerrien iritzia kontuan hartu gabe egiten zirenez gero, kontrako iritzi asko sortu ziren,hori (1980ko hamarkadako desanexio prozesuaren arrazoietako bat izan zen).

Bilboren "beharrizanak" asetzeko Erandio, Sondika, Loiu, Lezama, Derio eta Zamudio anexionatu ziren 1940 eta 1966 urteen artean. Aurretik ezagutu gabeko hazkunde industrialak, milaka etorkin etortzea ekarri zuen, eta biztanle berri horien guztien etxebizitza beharrizanak asetzeko balio izan omen zuten anexio horiek. Dena den, Bilbok garai hartan baliabide urriak izateak, ondorengo hamarkadako krisialdi ekonomikoarekin batera, anexionaturiko herriek jasan zuten utzikeria areagotu baino ez zuen egin.

Desanexioak eta gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utzikeria horrek, 1980/3 Legearekin batera (zeinaren bidez Bilboaldearen Korporazio Administratiboa desegin zen[2]), 1983. urteko desanexio oldea ekarri zuen. Urte hartan, 1940tik aurrera anexionaturiko udalerri guztien independentzia ekarri zuen. Gaur egun, Bilbo gune metropolitarraren erdigunea izaten jarraitzen du, inguruko herrietako biztanleak erakartzen dituena. Inguruko udalerrien egoera asko hobetu da garapenkeriaren urteetatik, eta gaur egun ez da bizi 1960ko hamarkadako utzikeria eta zerbitzuen falta bezalakorik.

Inguruko herriekin lotune administratiborik ez dagoen arren, Bilbo eta gune metropolitarrak bat bezala aritzen dira arlo askotan. Esaterako, garraio publikoa sustatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak gune metropolitarreko garraio guztien arteko elkarlana bultzatu du azken hamarkadetan. Horrek, metropoliko bizilagunek garraio beharrizanak hobetu ditu. Etorkizunari begira, gero eta handiagoa izango da udalerri ezberdinen arteko elkarlana.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboaldeko iparraldearen panorama
Bilboaldeko iparraldearen panorama

Bilboaldea osatzen duten udalerriak zehazterakoan, definizio ezberdinak erabiltzen dira. Bizkaiko foru aldundiak emaniko definizioaren arabera, gune metropolitarra edo Bilbo Handia Muskizetik Galdakaora eta Zeberiotik Lemoizera hedatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboalderako Lurralde Zati Egitasmoak udalerri horiek biltzen ditu.

Bilboko Metropoli Area (35 udal)

Udala
Azalera (km²)
Biztanleria
Dentsitatea(bizt/km²)
Abanto-Zierbena 18,03 9.708 532,95
Alonsotegi 16,0 2.845 171,6
Arrankudiaga 20,8 961 193,2
Arrigorriaga 22,8 12.525 341
Barakaldo 24,3 100.369 3.920,2
Barrika 7,8 1.510 171,4
Basauri 7,2 41.971 6.118,3
Berango 8,8 6.883 670,9
Bilbo 41,3 351.629 8.551,4
Derio 7,4 5.627 679,7
Erandio 18,7 24.326 1.296,6
Etxebarri 3,3 10.337 2.335,5
Galdakao 31,7 29.130 933,6
Getxo 11,9 80.026 6.948,5
Gorliz 10,2 5.532 478,6
Larrabetzu 21,5 1.974 76,6
Leioa 8,5 30.626 3.395,1
Lemoiz 14,3 1.083 64,7
Lezama 16,5 2.476 138,6
Loiu 15,3 2.498 144,1
Muskiz 20,8 7.541 321,3
Ortuella 7,7 8.416 1.110,9
Plentzia 6,3 4.341 626,8
Portugalete 3,2 47.756 15.558,8
Santurtzi 7,2 47.129 6.549,3
Sestao 3,5 28.831 8.671,4
Sondika 6,3 4.548 682,5
Sopela 8,4 12.912 1.365,4
Ugao-Miraballes 5,2 4.059 780,8
Urduliz 7,8 3.631 415,5
Trapagaran 13,1 12.189 960,3
Zamudio 18,1 3.281 175,5
Zaratamo 10,0 1.663 162,4
Zeberio 47,1 1.075 21,8
Zierbena 18,0 1.461 527,9
Guztira 494,7 910.842 1.832,2

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboaldeko idazleak»

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboaldeko musika taldeak»

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasadarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko itsasadarra eskualdearen ardatz naturala dugu, hiriburuan hasi (Abusu auzoan) eta Abran amaitu, Kantauri itsasoan.

Azken urteotan ingurua biziberritzen dabiltza, eta gaur egun bertan bizi den fauna gero eta ugariagoa da.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilboaldea Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]