Bilbobus
Bilbobus Bilboko udalerri barneko autobus zerbitzua da. Veolia Transporte Bilbao S.A.U. enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua. 1995. urtean metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bilbotarren kopurua. 2006. urtean 27,2 milioi bidaiari izan dira.
[aldatu] Ezaugarriak
| Bidaiariak | ||
|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | |
|
|
||
| 1995 | 32.495.855 | |
| 1996 | 29.593.660 | |
| 1997 | 26.840.889 | |
| 1998 | 23.146.360 | |
| 1999 | 23.934.578 | |
| 2000 | 22.729.418 | |
| 2001 | 23.277.373 | |
| 2002 | 23.146.360 | |
| 2003 | 24.092.925 | |
| 2004 | 25.517.892 | |
| 2005 | 26.086.405 | |
| 2006 | 27.264.583 | |
| 2007 | 27.704.658 | |
| 2008 | 26.004.174 | |
| 2009 | 25.754.504 | |
| 2010 | 25.424.770 | |
| 2011 | 26.578.761 | |
Bilbobusek lau bidaitxartel mota eskaintzen ditu. Ohikoenen artean bidaia arrunta eta Creditrans txartelarekin eginiko bidaia daude. Horrez gain, diru sarrera gutxi duten pertsonentzako hobaridun bidaitxartel bereziak daude. Mota honetako txartela duten pertsonek, dohainik joan daitezke autobusean, edota bidaiaren erdia ordaindu, kasuaren arabera.
Auzo ezberdinen arteko bidaiak errazteko, neurriak ezarrita daude. Esaterako, autobus linea bat hartu eta autobus linea hori ez den beste edozein ordubete baten aurretik hartuz gero, bigarren bidaia hori dohainik ateratzen da. Neurri hau euren helmugara iristeko bi autobus hartu behar duten pertsonentzako da bereziki baliagarria.
[aldatu] Ordutegia
Autobusen ordutegiak lineatik lineara aldatu egiten dira. Lehenak 05:30 eta 06:30ak bitartean ateratzen dira eta azkenak 22:00ak eta 23:00 bitarte. Ostiraletan eta larunbatetan Gautxori zerbitzua dago, eta horregatik autobusak gauez eskaintzen dute zerbitzua. Ohiko autobusak 23:00etan bukatzen dira, eta gautxori zerbitzua 00:00etan hasten da. Ostiraletan 02:00ak arte, eta larunbatetan gau osoan.
[aldatu] Jakingarriak
- Autobusen %80k elbarri edota edadetuen mugikortasuna errazten duten neurriak ezarrita dauzkate, zoru baxuak eta arrapalak.
- Autobusen %30k biodiesel erregaieko motorrak erabiltzen dituzte.
- Bilbusek guztira 440 geraleku ezberdin dauzka eta 228 markesina.
- Bilbobusek 155 autobus dauzka.
- 227 euskarri informatibo dauzka.
- Autobus ezberdinak etortzeko GPS zenbat denbora falta den adierazten duten 79 TIP aparatu daude.
[aldatu] Prezioak
2007ko urtarrilaren 1ean ezarritako tarifen arabera, bidaia mota ezberdinen prezioak honakoak dira:
- Bidai arrunta: 1,20 euro
- Creditrans txartelarekin eginiko bidaia: 0,57 euro
- Hobaridun txartela: 0,28 euro
[aldatu] Lineak
Guztira 43 linea daude gaur egun. Normalean 12 metroko luzeerako autobusak erabiltzen dira, baina auzo batzuek dituzten irisgarritasun arazoak direla eta, linea batzuetan autobus txikiagoak erabiltzen dira. Alde Zaharreko kale batzuetatik igarotzeko mikrobusak erabiltzen dira.
[aldatu] 01 Arangoiti - Plaza Biribila
Linea honek, Arangoitiko auzoa, Bilbo erdigunearekin elkartzen du. Arangoiti, Deustu eta Abandoko auzoak zeharkatzen ditu. Hasieran 01 linea Moyua plazan amaitzen bazen ere, Arangoitiko bizilagunek eskatuta Plaza Biribileraino luzatu zen.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta eta Txikia
[aldatu] 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga
Linea honek, Otxarkoagako auzoa, Bilbo erdigunearekin elkartzen du. Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, eta Abandoko auzoak zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 10 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 10 Elorrieta - Plaza Biribila
Linea honek, Elorrietako auzoa, Bilbo erdigunearekin elkartzen du. San Inazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro eta Abandoko auzoak zeharkatzen ditu. Ibilbidearen amaiera Arriaga antzokiaren atzekaldean zegoen lehen, baina gune hori oinezkoentzako bihurtu zenean Plaza Biribilera aldatu zen amaierako geltokia.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 11 Deustu - Atxuri
Linea honek, Deustuko San Pedro auzoa, Atxuriko auzoarekin elkartzen du. Jatorrizko linea Zorrotzaurre eta Atxuri artekoa 2002an aldatu zen eta Zorrotzaurreko auzoko garraio beharrizanetarako A4 mikrobusa jarri zuen Bilboko udalak. 2005ean linea Deustuko San Pedroko Basabe auzuneraino luzatu zen.
- Maiztasuna: 30 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 13 San Inazio - Txurdinaga
Linea honek, San Inazioko auzoa, Txurdinagako auzoarekin elkartzen du. Deustuko San Pedroko auzoa zeharkatu ostean Bilbo erdiguneko Moyua plazara ailegatzen da. Ondoren Errekalde Zumarkaletik abiatu eta Salveko Zubia igaro ostean Uribarri, eta Santutxuko auzoak zeharkatzen ditu, ibilbidea Txurdinagako Julian Gaiarre etorbidean amaituz. 2006ko abenduan linearen maiztasuna handitu zen, 15 minututik 12 minutura igaroz.
- Maiztasuna: 12 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 18 San Inazio - Zorrotza
Linea honek, San Inazioko auzoa, Zorrotzako auzoarekin elkartzen du. San Inazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro, Abando eta Zorrotzako auzoak zeharkatzen ditu. 2005. urtean autobusaren ibilbidea Zazpi Landara luzatu zen, Zorrotzako auzoaren goikaldean.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 22 Sarrikue - Atxuri
Linea honek, Sarrikueko gunea, Atxuriko auzoarekin elkartzen du. Atxuri, Campo Volantina, Uribarriko auzoa, eta Zurbaranbarriko auzoa zeharkatu ostean, Sarrikueraino igotzen da.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 26 Uribarri - Termibus
Linea honek Basurtuko Termibus autobus geltokia, Uribarriko auzoarekin elkartzen du. Tartean On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia, Nafarroa kalea, Tiboli kalea, Rikardo Arregi kalea, eta Trauko kaleak zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 14 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 27 Arabella - Betolatza
Linea honek Arabella eta Begoña Errekalderekin lotzen du. Bilboko erdigunea zeharkatzen du Begoñatik, eta handik Errekaldera doa, Uretamendi eta Betolatza auzoetan amaituz.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus Mota: Arrunta
[aldatu] 30 Txurdinaga - Miribilla
Linea honek, Txurdinagako auzoa, Miribillako auzoarekin elkartzen du. Txurdinaga, Begoña, Zumalakarregiko etorbidea, Areatza, eta Abandoko auzoak zeharkatzen ditu. Ondoren Zabalako auzotik, Miribillaraino ailegatzen da. 2004ean autobusaren ibilbidea Zabalburutik Miribillara luzatu zen, Miribillan etxebizitza berriak eraiki ostean.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 34 Otxarkoaga - Santutxu
Linea honek, Otxarkoagako auzoa, Santutxuko auzoarekin elkartzen du. Julian Gaiarre etorbidean zehar bidaiatzen du, eta Otxarkoagako bizilagunak Santutxuko Bilboko metroaren geltokiarekin lotzeko erabiltzen da batez ere.
- Maiztasuna: 30 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 38 Otxarkoaga - Termibus
Linea honek, Otxarkoagako auzoa, Basurtuko auzoarekin elkartzen du. Txomin Garat etorbidean zehar bidaiatzen du, ondoren Zumalakarregi etorbidea, Errekalde zumarkalea, Bide Nagusia, Gregorio de la Revilleren Zumarkalea, eta Autonomia kalea zeharkatzen ditu. Otxarkoagako bizilagunak Basurtuko Ospitalearekin eta Termibuseko autobus geltokiarekin lotzen ditu.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 40 Santutxu - Plaza Biribila
Linea honek Santutxuko auzoaren behealdea Abandoko Plaza Biribilarekin elkartzen du. Antonio Egiluz kalean hasita, autobusak Santutxu kalea, Atxuri, Erribera, eta Nafarroa kaleak zeharkatzen ditu. 1997. urtean metroa Santutxura zabaldu aurretik, bidaiari gehien zituen lineetako bat zen.
- Maiztasuna: 12 minutu
- Autobus mota: Arrunta eta Txikia
[aldatu] 43 Garaizar - Santutxu
Linea honek Garaizar eta Santutxuko auzoak elkartzen ditu. Garaizar etxegunean hasita, autobusak, Jesus Galindez etorbidea, Julian Gaiarre etorbidea, eta Circo Amateur kalea zeharkatzen ditu, Enrique Ibarreta kalean amaituz.
- Maiztasuna: 30 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 48 Santutxu - Lezeaga
Linea honek Santutxuko auzoa Basurtuko Ospitalea eta Lezeagarekin elkartzen ditu. Autobusak Santa Klara kalea, Zumalakarregi etorbidea, Maurice Ravel etorbidea, Errekalde zumarkalea, On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia, Gregorio de la Revilla kalea, eta Autonomia kaleak zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 50 Buia - Plaza Biribila
Linea honek Buiako auzoa Abandoko Plaza Biribilarekin elkartzen ditu. Autobusak, Buiako auzoa, Abusuko auzoa, Zamakola kalea, Erribera, eta Nafarroa kaleak zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 60 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 56 Abusu - Jesusen Bihotza
Linea honek Abusuko auzoa, Bilboko Jesusen Bihotzaren plazarekin elkartzen ditu. Autobusak, Ibaieder parka, Zamakola kalea, Erribera, Nafarroa kalea, eta On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia zeharkatzen ditu. Bilbobuseko linearik erabiliena da, urtero bi milioi inguru bidaiari eskuratuz. Eskari altua dela eta, Bilboko udalak bi solairuko autobusak erabiltzea pentsatu du.
- Maiztasuna: 10 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 57 Miribilla - Ospitalea
2006ko urrian jarri zen martxan linea berri hau. Miribillako auzoa Basurtuko Ospitalearekin elkartzen du. Hasieran autobusa goizeko zazpietatik eguerdiko hirurak arte ibiltzen zen bakarrik, baina ondoren hilabeteetan arratsaldera ere zabaldu zen zerbitzua. Larunbat eta igandeetan ez dago zerbitzurik.
- Maiztasuna: 60 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 58 Mintegitxueta - Atxuri
Linea honek Atxuri eta Mintegitxutako auzoak elkartzen ditu. Autobusak Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga kalea, Autonomia, Montevideo etorbidea, Auntzetxeta, Kobetabidea, Altamirako auzoa, eta Masustegi estrata zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 62 Termibus - Arabella
Linea honek Arabella eta Termibuseko autobus geltokia elkartzen ditu. Autobusak, Zabalbide kalea, Zumalakarregi etorbidea, Ernesto Erkoreka plaza, Ibañez de Bilbao kalea, eta Urkixo zumarkalea zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 20 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 71 Miribilla - San Inazio
Linea honek Miribillako auzoa San Inazioko auzoarekin elkartzen ditu. Autobusak Lehendakari Agirre etorbidea, Unibertsitateen etorbidea, Campo Volantin, Areatza, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga kalea, Zabalburu plaza, Juan de Garai etorbidea, San Adriango etorbidea, eta Gernika Lorategiak zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 20 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 72 Larraskitu - Gazteleku/Castaños
Linea honek Errekaldeko Larraskitu eta Castañoseko auzoak elkartzen ditu. Autobusak, Errekalde-Larraskitu errepidea, Gordoniz kalea, On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia, Areatza, eta Tiboli kalea zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 12 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 75 San Adrian - Atxuri
Linea honek, San Adriango auzoa, Atxuriko auzoarekin elkartzen du. Autonomia etorbidean zehar bidaiatzen du, ondoren Hurtado Amezaga etorbidea, Nafarroa kalea, eta Erriberatik. Ibilbidea Erriberako merkatuaren ondoan amaitzen da.
- Maiztasuna: 15 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 76 Artatzu/Xalbador - Moiua
Linea honek, Abandoko Moiua Plaza eta Errekaldeko Artatzuko auzoak elkartzen ditu. Autobusak, Gordoniz kalea, Errekalde-Larraskitu errepidea, San Adriango etorbidea, Juan de Garai etorbidea, Zabalburu plaza, eta Concha Jenerala kalea zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 20 minutu
- Autobus mota: Arrunta eta Txikia
[aldatu] 77 Peñascal - Larreagaburu
Linea honek, Errekaldeko Peñascal auzoa Santutxuko Mina del Morro auzoarekin elkartzen ditu. Autobusak, Peñascaleko bidea, Gordoniz kalea, Gregorio de la Revilla kalea, On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia, Nafarroa kalea, Erribera, Atxuri eta Larreagaburuko parkea zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 12 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 80 Altamira - Termibus
2005eko otsailean jarri zen martxan 80. linea. Zortzigarren barrutiko Altamira auzoa Termibus eta Basurtuko Ospitalearekin batzen ditu.
- Maiztasuna: 30 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] 85 Zazpi Landa - Atxuri
Linea honek Atxuriko auzoa Zorrotzako Zazpi Landako auzunearekin elkartzen ditu. Autobusak, Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga kalea, Autonomia, Montevideo etorbidea, Fray Juan etorbidea, eta Bidegain zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 25 minutu
- Autobus mota: Arrunta
[aldatu] 88 Kastrexana - Indautxu
Linea honek Kastrexanako auzoa Indautxuko Campuzano plazarekin elkartzen ditu. Lineak Zorrotza-Kastrexana errepidea, Zazpilandako auzunea, Montevideo etorbidea, Autonomia, eta Campuzano plaza zeharkatzen ditu.
- Maiztasuna: 60 minutu
- Autobus mota: Txikia
[aldatu] Mikrobus lineak
| Linea | Ibilbidea | Maiztasuna |
|---|---|---|
| A1 | Jasokunde - Plaza Biribila | 60´ |
| A2 | Solokoetxe - Plaza Biribila | 30´ |
| A3 | Olabeaga - Moiua Plaza | 20´ |
| A4 | Zorrotzaurre - Deustu | 30´ |
| A5 | Prim - Plaza Biribila | 30´ |
| A6 | Arangoiti - San Pedro Plaza | 20´ |
| A8 | Ametzola - San Justo | 60´ |
[aldatu] Gautxori lineak
| Linea | Ibilbidea | Maiztasuna |
|---|---|---|
| G1 | Arabella - Moiua Plaza | 30´ |
| G2 | Otxarkoaga - Plaza Biribila | 30´ |
| G3 | Larraskitu - Plaza Biribila | 30´ |
| G4 | Abusu - Plaza Biribila | 30´ |
| G5 | San Adrian/Miribilla - Plaza Biribila | 30´ |
| G6 | Altamira/Zorrotza - Plaza Biribila | 30´ |
| G7 | Larreagaburu - Plaza Biribila | 30´ |
| G8 | Arangoiti - Plaza Biribila | 30´ |
[aldatu] Linearik erabilienak 2011n
- 77 Peñascal - Larreagaburu -> 1.992.202 bidaiari
- 56 Abusu - Jesusen Bihotza -> 1.859.222 bidaiari
- 13 San Inazio - Txurdinaga -> 1.701.379 bidaiari
- 30 Txurdinaga - Miribilla -> 1.639.540 bidaiari
- 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga -> 1.590.462 bidaiari
[aldatu] Erabilitako autobusak
Autobusen batez besteko adina 6 urtekoa da. Guztira 144 autobusek osatzen dute autobus aldra. Erabilitako autobus modeloak honakoak dira:
- 1800 eta 1900 saileko Hispano karrozeriadun Mercedes 0-405 modeloa.
- 800 saileko Hispano karrozeriadun Mercedes 0-405 N2 modeloa.
- 1000 saileko Hispano karrozeriadun Mercedes 0-530 Habit modeloa.
- 1039 saileko Mercedes 0-530 Citaro modeloa.
- 1100 saileko Hispano Habit karrozeriadun Volvo B7L modeloa.
- 250 saileko Hispano Habit karrozeriadun MAN NM 223 modeloa.
- 550 saileko Hispano Habit karrozeriadun MAN NL 273 modeloa.
- 200 saileko Hispano karrozeriadun MAN NL 202 modeloa.
- 300 eta 500 sailetako VanHool A-300 karrozeriadun MAN modeloa
- 550 saileko Hispano Habit karrozeriadun Dennis Dart SLF modeloa
- UNVI Cidade karrozeriadun Mercedes Sprinter 413 cdi modeloa (mikrobusak).
[aldatu] Sariak
- AENOR enpresaren ISO 9001 Ziurtagiria
- AENOR enpresaren ISO 14001 Ziurtagiria
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Bilbobus
- Bilbobus-eko ibilbideak denbora errealean
- Bilbobus-eko ibilbideak denbora errealean sakeleko telefonoaren bitartez
- (Frantsesez) Veolia Bilbao
| Bilboaldeko garraio publikoa | ||
|---|---|---|
|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Larreinetako funikularra • Renfe Aldiriak |
||
| Euskal Herriko autobus garraiobidezko enpresak | ||
|---|---|---|
|
Atarrabiarra • Autocares del Zadorra • Bilbobus • Bizkaibus • DonostiBus • Encartaciones S.A. • Hermanos Arriaga • La Baztanesa • La Burundesa• La Estellesa • La Mugiroarra • La Roncalesa • La Sanguesina Veloz • La Union • Lurraldebus • Pesa • STAB • TCSA • TUVISA |
||
