Bilboko Arte Eder Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilboko Arte Eder Museoa
Bilboko Arte Eder Museoa
Museoko Arriagaren monumentua
Herrialdea Bizkaia
Hiria Bilbo
Helbidea Museo enparantza z/g
Posta-kodea 48003
Koordenatuak
Irekitze data 1914
Telefono zenbakia 94 439 60 60
Faxa 94 439 61 45
e-posta deac@museobilbao.com
www.museobilbao.com

Bilboko Arte Eder Museoa Bizkaiko hiriburuan dagoen arte museo zaharrena da, margolaritza eta eskultura bilduma nabarmena duena. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zuten.

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, "Zinemateka" delako programaren barnean garai ezberdinetako zinema emanaldiak eskaintzen dituzte.

Casilda Iturrizar Parkearen barruan dago kokatuta, Abandoko auzoan.

[aldatu] Historia

1908an sortuta, sei urte geroago inauguratu zuten, Laureano Jado eta bestelako ongileei esker. 1939an bat egin zuen arte modernoaren museoarekin, eta 1962an "monumentu nazional" izendatu zuten.

Azken urteotan, azkenik, berriztatze lanak egin izan dituzte, Luis Maria Uriarte arkitektoaren gidaritzapean.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bilboko Arte Eder Museoa
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak