Bilboko Merkataritza Ganbera

Koordenatuak: 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.94°W / 43.26; -2.94
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Merkataritza Ganbera
Bilboko Merkataritza Ganberaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.94°W / 43.26; -2.94
Map
Arkitektura
Ordezkatzen duBilboko Kontsulatua

Bilboko Merkataritza Ganbera (Camara de Comercio de Bilbao gaztelaniaz) 1886an sortutako zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko erakundea da. Halaber, Bizkaiko ekonomiaren eta enpresen eskura dagoen organismoa da. Bere egoitza Indautxu auzoko Errekalde zumarkalearen 50. zenbakian du, hain zuzen ren, Errekalde zumarkalea eta Poza Lizentziatua kalea gurutzatzen diren gunean.

Merkataritza ganberaren xede nagusia enpresei laguntzea da, hainbat zerbitzu erabilgarri eskaintzen baitie Bizkaiko enpresei, batik bat, aholkularitza eta prestakuntza arloan.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkataritza, industria eta itsas-sektoreko interesak ordezkatu, sustatu eta defendatu.
  • Enpresei zerbitzuak eman.
  • Bizkaiaren ekonomiaren mesedetan bestelako ekintzak burutu.

Merkataritza Ganbera Administrazio Publikoentzako aholku eta kolaborazio erakundea da, enpresen interes orokorrak defendatzea ardatz duela. Legeak aginduta, enpresa guztiak beronen erroldara atxiki behar dira.

Gastuaren kontrola kanpo ikuskaritzarengatik bermatua dago eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak (Tutoretza duen erakundea, hain zuzen) gainbegiratzen ditu kontabilitate eta aurrekontu operazio guztiak.

Sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prestakuntza zentroa: Unibertsitate eskola, Hizkuntza Eskola eta Enpresa formazio eta Graduondokoak atalak daude bertan.
  • Negozio zentroa
  • Egoitza nagusia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo