Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Bizitza
Jarduerak
KidetzaQ5708684 Itzuli

bilbaorkestra.eus
Musicbrainz: d1b88e18-5b61-40db-b505-18a18da54138 Edit the value on Wikidata

Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo BOS (izen ofiziala: Bilbao Orkestra Sinfonikoa) egoitza Bizkaiko hiriburuan eta zehazki Euskalduna jauregian duen musika orkestra da, 1920ko hamarkadan sortua, nazioartean ere oso ezaguna. Arriaga Antzokian eman zuten lehenengo kontzertua, 1922ko martxoaren 8an, Armand Marsick zuzendari zuela.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Horiez gainera, gonbidatu gisa aritu dira Arbós, Pérez Casas, Pablo Sorozabal, Argenta, Hans von Benda, Toldrá, Sir Malcom Sargent, Igor Markevich, E. Halfter, Charles Dutoit, Ros Marbá, Enrique García Asensio eta Gilbert Varga zuzendariak, besteak beste.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurice Ravel, Jesus Guridi, Cristóbal Halfter, Jesus Aranbarri, Carmelo Bernaola, Luis de Pablo eta beste musikagile askoren lanak eskaini ditu orkestrak, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin aritu dira sona handiko bakarlariak (José Iturbi, Arturo Rubinstein, Vladimir Horowitz, Fritz Kreisler, Grigor Platigorsky, Rugiero Ricci, Joaquin Atxukarro, Félix Ayo, Nicanor Zabaleta, Maurice André, Narciso Yepes, Boris Belkin, Jean-Pierre Rampal), abeslariak (Victoria de los Ángeles, Caballé, Alfredo Kraus, Plácido Domingo, Pavarotti, Mario del Monaco, Josep Carreras) eta abesbatzak (Donostiako Orfeoia, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolako Abesbatza, Andra Mari Abesbatza, Easo Abesbatza).

Bilboko Orkestra Sinfonikoak zenbait aldiz jardun du Madrilgo Auditorio Nazionalean, Santanderko Nazioarteko Musikaldian, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Parisko Musikaldian. 1985etik hona, orkestrak gazteentzako kontzertu didaktikoak egin ohi ditu.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak hainbat grabazio egin ditu urteotan guztiotan. Beste askoren artean, aipagarriak dira 1985eko Juan Crisostomo Arriagaren lan ezezagunen grabazioa (Angela Denning sopranoarekin eta Jesús López Cobos zuzendariarekin), eta Madinaren Concierto Vasco para guitarras y orquesta lanaren 1987ko grabazioa.

2014ko abenduaren 12an, Erik Nielsen estatubatuarra (Iowa, 1977) bihurtu zen BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular berria.[1]

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egindako emanaldien artean, aipatzekoa da Lisboako Nazioarteko Erakusketan egindakoa, Euskal Herria ordezkatuz. Halaber, 2003an, San Petersburgen 300. urteurrenean, Mariinski Antzokian jotzera gonbidatu zuten.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Igor Susaeta, «BOSeko zuzendari titular berria», Berria, 2014-12-13
  2. Saioa Alkaiza Guallar, «Sustraietarainoko sinfoniak», Berria, 2014-12-04

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]