Bilboko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilboko gudua
Euskal Herriko fronteaGerra Zibila
Frente del Norte - Spanish Civil War (March-Sept 1937).svg
Gerra Zibileko iparraldeko frontea 1937an.
Data 1937ko udaberria
Lekua Bilbo
 EH 43°15′N 2°55′W / 43.25°N 2.917°W / 43.25; -2.917
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Altxatutakoak
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg III. Reicha
Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Italiako Erresuma(CTV)
Flag of the Basque Country.svg Euzko Gudarostea
Flag of Spain 1931 1939.svg Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Emilio Mola jenerala
José Solchaga[1]
Jose Antonio Agirre
Alberto Montaud
Indarrak
60.000 (Armada frankista)
Kondor Legioa
15.000 Soldadu italiar
50.000 gudari
Galerak
Armada frankista: ezezagunak
CTV: 105 hil eta 427 zaurituak
Ezezagunak

Bilboko gudua 1937ko udaberrian Gerra Zibilean izen bereko hiriburuan eginiko gudua izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Aurretikoak

Bilbo zen Errepublikakako gobernuak emandako autonomia-erkidegoaren hiriburua, eta bertan zuen lehendabiziko Euzko Jaurlaritzak bere egoitza. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako herrialdeek autonomia lortu zutenerako, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamendua hasia zen dagoeneko.

1936ko irailean Eusko Jaurlaritzak Euzko Gudarostea sortu eta Errepublikaren alde borrokatzen ari ziren ideologia ezberdinetako batailoiak batu zituen. Horrela, Bizkaia eta mendebaldeko Gipuzkoa defenditu zituen gudarosteak[2][1], Molak zuzendutako Tertzio Karlisten aurka.

Gudariek zazpi hilabetez etsaiari tinko egin zioten aurre, baina 1937ko udaberriaren hasieran, altxatutakoek Madril konkistatzeko asmoa utzi eta Bilbo bereganatzea bilakatu zen helburu nagusia. Saibigainen, Intxortetan, Bermeon eta Solluben garaitu ondoren, faxistek Bilbo setiatu zuten. Mendebaldeko Bizkaia baino ez zitzaien geratu errepublikarrei.

[aldatu] Bilboko Burdin Hesia

Sakontzeko, irakurri: Bilboko Burdin Hesia

Bizkaia galtzea saihesteko asmotan, Eusko Jaurlaritzak Bilboko Burdin Hesia izeneko defentsa lerro estatikoa eraikitzeari ekin zion, Alberto Montaud Noguerol jeneralaren agindupean. Burdin Hesia 70 zentimetroko lodierako hormigoi indartuaz eginiko 180 bunkergunek osatuta zegoen. Argizagin oraindik ageri dira bunker horietako zenbait. Lubaki txikiak ere bazituzten, gehienetan bi lerrotan jarriak.

Burdin Hesiaren defentsa eraginkortasuna gero eta kritikatuagoa da. Mota horretako defentsa lerro estatikoa, Lehenengo Mundu Gerran Frantziako agintari militarrek erabili zuten, eta Europako armadetako estatu nagusi gehienen gustukoa zen garai hartan, baina dagoeneko defentsa sistema zaharkitua zen, orduan sortu berriak ziren hegazkin bidezko erasoei aurre egiteko ez baitzen aproposa.[3][4][5]

Gainera, Bilboko Burdin Hesia fetitxe modukoa izan zen: eusko gudariek uste osoa zuten menperaezina zela, eta frankistei aurre egin gabe atzera egin zuten, defendatzeko egokiagoak ziren hainbat posizio utzita, Burdin Hesian babes egokiagoa izango zutelakoan. Eusko Gudarosteko ofizial izandako Joseba Elosegik gogor kritikatu du Burdin Hesia egin izanak eusko armadari eragindako kaltea.[6]

[aldatu] Bilboren galera

Bilboko Burdin Hesia egiteko lanak zuzentzen aritu zen Alejandro Goikoetxea ingeniaria Francoren aldera aldatu zen 1937. urtean. Burdin Hesiaren xehetasun guzti-guztiak ezagutzen zituenez, euskotarren aldetik Goikoetxeari leporatu izan zaio hain sendoa zela uste zuten hesi hura hain erraz erori izana, eta haren atzetik Bilbo eta Euskadiko azken lurrak ere erori izana. Horrenbestez, Alejandro Goikoetxea traidoretzat gogoratu izan da eusko abertzaleen artean.[7][8] Hala ere, badirudi haren traizioak frankistei ez ziela askorik balio izan Burdin Hesia gainditu eta Bilbo konkistatzeko, ordurako ondo-ondo ezagunak baitzituzten defentsa sistema zaharkitu horren xehetasun gehienak, hegazkinetatik egindako argazkiei esker.[3][5]

Hala, bada, altxatutakoen buruek bazekiten Gaztelumendiko sektorean Burdin Hesiak defentsa-lerro bakarra zuela. Hilabete geroago, alderdi horretatik erasoa jo eta Burdin Hesia hautsi zuten. Faxistek eraso indartsua egin zuten, Bilboko defentsak bonbardatzeko hegazkinak erabilita. Horrela, ekainaren 19an Bilbo okupatu zuten.

Ekainaren 13ko gauean, Eusko Jaurlaritzak herritar gehienak hiritik atera zituen. Armada frankistak, Kondor Legioak lagundurik, eraso bortitza egin eta posizio errepublikarrak suntsitu zituen. Mardaras izeneko tenientea izan zen azken erorietako bat, Artxanda defenditzen ari zela hila.

Ekainaren 18an Ulibarri jeneralak azken gudarosteak atera zituen hiritik eta 1937ko ekainaren 19an Bilbo faxistek bereganatu zuten. Errepublikarrek hiriko zubiak suntsitu bazituzten ere, hiria zutik utzi zuten, bere lantegiak barne. Izan ere, nahiz eta Errepublikako gobernuak industriaguneak suntsitzeko agindu, Ezkerraldeko industria osorik eta ukitu gabe uztea erabaki zuen Jaurlaritzak, Euskal ekonomiarentzat ezinbestekoa zena.

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Hugh Thomas, "The Spanish Civil War", (2001), 397. orr.
  2. Gabriel Jackson, "The Spanish Republic and the Civil War, 1931-1939" (1965), 384. orr.
  3. a b Mikel ARIZALETA: «El "pacto" de Santoña», Gara, 2007-08-27.
  4. Josu CHUECA: «Burdin Gerrikoa puskatuta», 36ko Gerra orain.
  5. a b Imanol VILLA: «El Cinturón de Hierro», El Correo, 2007-02-11.
  6. Iñaki EGAÑA: Diccionario histórico-político de Euskal Herria, Txalaparta, 1996. Ikus 146. orrialdea.
  7. «Jesus Urbieta: "Gerraz oso oroitzapen txarrak ditut baina ahaztu egin behar da, beti ere idealei eutsiz"», Uztarria.
  8. Iñaki ANASAGASTI: «Desaparece el tren de un traidor», Iñaki Anasagastiren bloga, 2009-10-08.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak