Bilboko klima
Wikipedia(e)tik
Bilboko klima ozeaniko hezea da. Tenperaturak urtean zehar epelak izaten dira, ez oso beroak udan eta ez oso hotzak neguan. Dena dela, urtean hainbat alditan muturreko tenperaturak izaten dira, 30-35 gradutik gorakoak eta 0 °C-tik beherakoak. Udako batez besteko tenperatura 20 °C-koa da eta negukoa 8 °C-koa.
Eduki-taula |
[aldatu] Batez besteko datuak
Bilboko udalak 1948. urtetik 2005. urtera bitarte neurturiko datuen arabera, honako batez besteko datuak lor litezke:
- Urteroko batez besteko prezipitazioa: 1.216,7mm
- Batez besteko tenperatura: 14,2 °C
- Gehienezko batez besteko tenperatura: 18,9 °C
- Gutxieneko batez besteko tenperatura: 9,4 °C
- Batez besteko eguzki orduak: 1.602,7 ordu
| Batez besteko tenperaturak (°C) | ||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | |
| Max | 13º | 14º | 16º | 17º | 19º | 22º | 25º | 24º | 21º | 21º | 17º | 14º |
| Min | 6º | 6º | 7º | 8º | 11º | 14º | 16º | 16º | 14º | 12º | 9º | 7º |
| Batez beste | 9º | 11º | 11º | 12º | 16º | 18º | 21º | 21º | 19º | 16º | 13º | 11º |
[aldatu] Errekorrak (1948-2005)
- Urteroko batez besteko prezipitaziorik handiena : 1.571,1mm (1979)
- Batez besteko tenperaturarik altuena: 15,8 °C (2003)
- Gehienezko batez besteko tenperaturarik altuena: 21,1 °C (1989)
- Gutxieneko batez besteko tenperaturarik altuena: 11,2 °C (2003)
- Batez besteko eguzki ordu maximoa: 2.103,8 ordu (1989)