Bilboko tranbia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilboko tranbiaren ibilbidearen mapa

EuskoTranen A Linea, Bilboko tranbia, gaur egun Bilbo hirian dagoen tranbia linea da. EuskoTran enpresa publikoak kudeatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Antzinako tranbia

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala, lehen linea 1876ean inauguratu zuten. Hasieran, zaldien indarraz mugitzen zen tranbia. Urte batzuk beranduago, 1896ean alegia, elektrizitatea zerabilten tranbiak ezarri zituzten.

Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, 1940ko hamarkadatik aurrera trolebusak tranbia ordezkatu zuen, eta azken tranbia 1964ean kendu zuten. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua, eta gaur egun lotzen ditu Atxuri eta Basurtuko auzoak.

[aldatu] Geltokiak

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2002 47.248
2003 1.143.937
2004 2.191.696
2005 2.839.085
2006 2.934.852
2007 2.906.352
2008 2.846.713
2009 2.799.402
2010 2.849.608
2011 2.980.843

Tranbiak 5,57 kilometroko ibilbidea egiten du hamairu geltokitan zehar. Ibilbide guztia aldi ezberdinetan inauguratu zen. Lehena 2002eko Abenduan Atxuri eta Uribitarte artekoa. Hurrengo urtean Guggenheimerarte luzatu zen tranbia. Ondoren San Mamesera, eta azkenik Basurtu arte. 2012ko apirilean geltoki berria zabaldu zen Autonomia kalean zehar Etxetxuraino.

Hauek dira hamairu geltokiak (izen ofiziala parentesi artean, desberdina bada):

  • Atxuri
  • Erribera (Ribera)
  • Arriaga
  • Abando
  • Pio Baroja
  • Uribitarte
  • Guggenheim
  • Abandoibarra
  • Euskalduna
  • Sabino Arana
  • San Mames (San Mamés)
  • Basurtu (Basurto)
  • La Casilla

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] Etorkizunerako egitasmoak

Tranbiaren eraikitze lanak Autonomia kalean 2010eko azaroan.

Atxuritik Basurturarte eraikitako lineaz gainera, Bilboko udala linea honen luzapena aztertzen ari da. Bilboko metroaren hirugarren linea baten eraikitzeak dakartzan gastu handiak direla eta, Errekaldeko auzoa erdigunearekin batzeko tranbia ezartzea erabaki da. Horretarako, EuskoTranen oraingo linea Basurtutik Errekaldera luzatu nahi da.

Obrak 2007. urtean hastea aurrikusten da eta tranbia Autonomia kaletik abiatuko da, behin Basurtu utzita. Ondoren Gordoniz kaletik abiatu eta Errekaldeko plaza nagusira ailegatuko da. Bigarren fase batean Errekalde eta Atxuri batuko dituen tranbia eraiki nahi da, dena dela, oraindik zehazteke dago proiektua. Azken fase honekin tranbiaren linea zirkular bat izango luke Bilbok.

[aldatu] Ibilbide turistikoa

Tranbiaren ibilbideak interes turistiko handia du, izan ere gehien bat Bilboko itsasadarraren ertzean ibiltzen baita, Abandoibarrako pasealekuaren ondoan. Atxuritik hasita hiriko zenbait leku interesgarri ikusi daitezke:

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak