Bilboko txabolismoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bilboko txabolismoa 1940ko hamarkadatik aurrera, hirira etorritako milaka etorkinek hiriaren inguruko mendietan eraikitako txabolei deritze. Txabolak 1960ko hamarkadaa arte mantendu ziren.

Eduki-taula

[aldatu] Txabola auzuneak

Hiri osoan hainbat txabola auzo izan ziren, honakoak garrantzitsuenak dira:

[aldatu] Txabolismoari irtenbidea

1950eko hamarkadaren amaieran, Espainiako Etxebizitza Ministerioak, txabolismoa estatu osoan desagerarazteko asmoarekin, auzo berrien eraikitzea onartu zuen, txaboletan bizi zirenei etxebizitza duinak izateko.

Horrela, Otxarkoaga edo Astrabudua auzoak altxatu ziren, hirigunearen kanpoaldean, eta antzina ortuak zeuden tokietan.

[aldatu] Auzo berrien arazoak (Otxarkoaga)

Sakontzeko, irakurri: Otxarkoaga

Erabilitako materialen egoera txarrarengatik, eraiki eta urte gutxiren buruan hasi ziren etxebizitzak degradatzen. Laster, hasi ziren auzoakideak birgaitzea eskatzen. 1968 urtean, AFO, AUZOKO ELKARTEA (ASOCIACION DE FAMILIAS DE OTXARKOAGA) sortu zen. 1981 urtean hasi ziren lanak. 1990eko hamarkada bukaeratik, Bilboko Udalak 20 milioi euro gastatu ditu auzoko kale eta gune berdeak berriztu eta hobetzen. Horrez gain, Udalak etxebizitzak konpontzeko diru-laguntzak ematen dizkie asmo hori duten auzokoei.

[aldatu] Txabolismoa komunikabideetan

1960an Policarpo Fernández Azkoagak "¿Bilbao?" izeneko hamabost minutuko dokumentala egin zuen, hiriko txaboletako bizimodua erakutsiz.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak