Bildumazaletasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bildumagile» orritik birbideratua)
Bildumazaletasuna: pertsona batzuek seiluen bildumak osatzeko zaletasun handia dute.

Bildumazaletasuna mota jakin bateko objektuak bilatu, eskuratu, bildu, antolatu eta erakusteko pertsona batek duen zaletasuna da. Denetariko objektuen bildumak egin daitezke, hala nola txanponak, botilak, diskoak edo nekazaritza-lanabesak. Bilduma jakin bat osatzeko arrazoiak anitz izan daitezke: jolas edo denborapasa hutsa izan daiteke, objektuen gaiarekin interes intelektuala, bildumako objektuekiko lotura emozional bat (haurtzaro edo gaztetako oroigarriak direlako, adibidez). Bildumak orokorrak zein oso zehatzak izan daitezke: badira pertsonak denetariko diskoen bilduma egiten dutenak eta beste batzuk marka zehatz bateko garagardo-botilak soilik bilatzen dituztenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.