Bilketa (probabilitatea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hainbat gertakizunen bilketak bilketan barneratzen diren gertakizunetako bat gutxienez gertatzea adierazten du. Gertakizunak \cap (edo) ikurraren bitartez lotuz adierazten da bilketa.

Bilketa baten probabilitatea kalkulatzeko erregela ezberdina da gertakizunak bateragarriak diren edo ez. Bateragarritasun kontzeptuari buruz gehiago jakiteko, ikus Gertakizun.

Gertakizun bateraezinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A_1,A_2,...,A_n gertakizun bateraezinak badira, bilduraren probabilitatea honela kalkulatzen da:


P(A_1 \cup A_2 \cup \cdots \cup A_n)=P(A_1)+P(A_2)+\cdots+P(A_n)


Gertakizun bateragarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneratze-kanporatze erregela delakoa erabiltzen da kasu honetan.

A_1,A_2 gertakizunak bateragarriak badira, bilketaren probabilitatea honela kalkulatzen da:


P(A_1 \cup A_2)=P(A_1)+P(A_2)-P(A_1 \cap A_2)


Hiru gertakizunen kasuan, A_1,A_2,A_3 bateragarriak badira, honela kalkulatzen da bilketaren probabilitatea:

P(A_1 \cup A_2 \cup A_3)=

=P(A_1)+P(A_2)+P(A_3)-P(A_1 \cap A_2)-P(A_1 \cap A_3)-P(A_2 \cap A_3)+P(A_1 \cap A_2 \cap A_3)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]