Bill Gates

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bill Gates
Bill Gates
Bill Gates
Datu pertsonalak
Izen osoa William Henry Gates III
Ezizena Bill Gates
Jaio 1955ko urriaren 28a
Ameriketako Estatu Batuak Seattle, Washington (Ameriketako Estatu Batuak)
Webgunea www.gatesfoundation.org http://www.gatesfoundation.org/ www.gatesfoundation.org

William Henry Gates III (Seattle, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1955ko urriaren 28a), Bill Gates bezala ezagunagoa, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau. Melinda French da bere emaztea, eta biok batera Bill eta Melinda Gates Fundazioa eramaten dute, mundu mailan osasun eta hezkuntza aukerak berrorekatzeaz arduratzen dena, aukera gutxiko eskualdeetan bereziki. Horren ondorioz, Kooperazio Internazionaleko Asturiasko Printze Saria jaso zuten 2006. urtean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seattleeko Lakeside eskola pribatuan egin zituen bere ikasketak. Eskola honek 1968tik ordenagailu baten jabea zen, beraz, Bill Gatesek makina eta informatikako munduarekin oso gaztea zelarik izan zuen lehen aldiz gozatzeko aukera. Ez zuen denbora askorik behar izan ordenagailua erabiltzen jakiteko eta astebete bakarrik behar izan zuen bere irakaslea gainditzeko. Lakesiden bertan, Gaitesek Paul Allen ezagutu zuen, beranduago Microsoft sortuko zuenarekin. Softwareko Microsoft enpresa sortu zuen 1975ko apirilaren 4ean, oraindik Harvard Unibertsitateko ikaslea zelarik. 1976an unibertsitatea utzi egin zuen eta Albuquerquera joan zen, Altairreko egoitzara, enpresa horrekin ordenagailuentzako lengoaia baten, Basic lengoaiaren lagapena adosteko salmenten %50a arte. Hurrengo urtean, Apple enpresaren arrakastaren berri izan zuen eta, ondorioz, Basic-aren interpretatzaile bat behar zuela ohartu zen.

1980. urtean, Seattle-en IBMko bi ordezkariekin bildu zen. Ordezkari hauei DOS sistema eragilea saltzea lortu zuen, berak momentu horretan bere eskuetan ez izan arren eta ondoren programatzaile gazte bati erosi zion. IBMk sistema eragile hura Apple-ekin lehiatzeko behar zuen, eta horregatik negoziaketa malgua izan zen. Microsoft-ek DOSen lizentzia, mantentze eta beste enpresei birsaltzeko eskubideak gorde nahi izan zituen. IBMk onartu egin zuen, softwareak dibidenduak emango ez zituela pentsatu baitzuten. Egun batzuk beranduago, Microsoft-ek Tim Patersoni, Seattle Computer Productsen langilea, QDOS-en egile-eskubideak erosi zizkion, 50.000 dolarren truke. Ondoren, Microsoft-ek IBM-ri saldu zion MS-DOS (Microsoft DOS) bezala. Harritzekoa dena, IBMk ez zuela MS-DOS erosi, Microsoft-i IBM-PCrekin saldutako kopia bakoitzaren arabera kanon bat ordaintzea erabaki zuela baizik.

Apple Lisa ordenagailuak ingurune grafikoan erakutsi zuen garrantziaz jakinda (jatorriz interfaze grafikoa eta “sagua” Xerox PARCek garatu zituen), Microsoft-ek ingurune grafiko eta “sagua” lortzea proposatu zuten, hauekin operatzeko. Steve Jobsek, Apple-eko sortzailea, Macintoshen garapena hasi zenean, Bill Gatesek Apple enpresa bisitatu zuen. Kalkulu orriak eta bestelako programa batzuk hobetzea eskaini zuen. Bere informatikako materiala IBM-ri saltzearekin mehatxatu zuen, amaieran Apple-ekin erlazio estua izatea lortu zuelarik, Apple-Microsoft aliantza sortuz. Ondorioz, Microsoft-ek legalki lortu zuen ingurune grafikoaren eta saguaren teknologia, eta merkatura Microsoft Windows atera zuen, Macintoshen lehiakide zuzen bezala.

Bill Gates Londresko hitzaldi batean

2000. urtearen hasieran, Microsoft Windows sistema eragilea (bere bertsio guztietan) planetako ordenagailuen gehienek erabiltzen zuten.

Forbes aldizkariak argitaratu duen aberastasun pertsonal handienen urteko zerrendan, Bill Gates zerrenda horretako hirugarren postuan agertzen da kokaturik, 56.000 milioi dolarreko ondasunekin balioetsia. 1994an, Leonardo da Vinciren eskuizkribu bat erosi zuen 25 milioi dolarren truke.

Microsoft enpresa prozesu judizial askotan murgildurik izan da, praktika monopolistikoengatik salatuta, kaletik ere epaitegiak enpresa zatitzea behartuko zutela bezalako hitzak entzuten zen arren, beste enpresa estatubatuar batzuekin hori bera gertatu baitzen iraganean. Salaketek programa konkretu batzuk bere sistema eragilearen arteko erlaziorekin tratatzen dute, gehiegikeri hutsa bezala ikusten delarik programa horiek dibertsifikatzeko garaian. Horietako adibide garbiak dira Internet Explorer, Windows Media Player edota Windows Messenger.

2006ko ekainaren 16an publikoki azaltzen du Microsoft eguneroko lan bezala uzteko asmoa 2008rako, bere fundazioan inplikazio gehiagoz lan egiteko. Erantzukizun hauen trantsizioa progresiboki emango da, enpresaren eguneroko garapenak eraspen negatiboak jasan ez ditzan, Ohorezko Presidente bezala geldituko delarik. 2008ko ekainaren 27an bere eginbeharrak Microsoften aurrean uzten du eta enpresaren kontrola Steve Ballmeren eskuetan gelditzen da, baina hala ere, Bill Gatesek bere denboraren %70a Bill eta Melinda Gates Fundazioari eta gainontzeko %30 enpresaburu eskainiko dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bill Gates Aldatu lotura Wikidatan