Billano
Billano edo Billao Gorlizko uhartea da, izen bereko lurmuturraren aurrean kokatuta.
[aldatu] Izena
Euskaraz Herensugea du ezizena, ur azpitik ur azalera datorren pizti erraldoiaren itxura omen daukalako[1].
Gaztelaniaz, berriz, Isla del Fraile (euskaraz: Fraidearen uhartea) ere izan du izena, txanotez estalitako fraide batzuen itxura duelako.
[aldatu] Geografia
Uharte babesgabeak 1,8 ha besterik ez ditu. Apenas ez du landarerik, belarra baino ez. Billano lurmuturraren ingurumarian Gorlizko itsasargia ez ezik oraindik kanoi bat duen bunkerra ere badaude.
Bilbo Metropolitarreko LPPek “Fauna eta Flora Interes Handiko Lekua” izendatu zuen uhartea[2].
[aldatu] Erreferentziak
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billano • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia |
||