Billy the Kid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry McCarty
William H. Bonney
Billy the Kid
Henry McCarty William H. Bonney Billy the Kid
Henry McCarty, ospetsuagoa "Billy the Kid" ezizenez
Datu pertsonalak
Izen osoa Henry McCarty
Ezizena Billy the Kid
Henry Antrim
William H. Bonney
Jaio 1859ko Azaroaren 23a
New York hiria, New Yorkeko Estatua (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1881eko Uztailaren 14a (21 urte)
Fort Summer, Mexiko Berria (Ameriketako Estatu Batuak)

Henry McCarty, ospetsuagoa Billy the Kid ("Billy Haurra") ezizenaz (1859ko azaroaren 23a - 1881ko uztailaren 14a), Henry Antrim eta William H. Bonney ezizenaz ere ezagutzen, estatubatuar legezkanpoko bidelapur eta tiratzailea zen. Ia bere bizi osoz nagusiki zaldi eta ganadu lapurketan jardun zuen, horregatik sarritan ihesari eman beharrean aurkitu zen. Kondairaren arabera New Yorken jaio omen zen, halere honi buruzko froga zehatzik ez dago.

Bere bizian zehar hainbat izen erabili zituen, hauen artean William H. Bonney, Henry McCarty eta Kid Antrim. Hogeitabat gizonen hilketen arduradun egiten zuten, halere hauetako bederatzien erailketetan eskuhartu zuela besterik ezin izan da frogatu, hauetatik bostetan Billyk beste gizonen laguntzaz parte hartutako tiroketetan izan ziren (hortaz, ezin liteke jakin hilketen egilea bera edo bere ingurukoak izan ziren), bi beronen defentsan eta beste bi bere espetxeko ihesaldietan zehar.

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billy the Kid