Binbisara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Binbisara

Magadhako errege

K.a. 544 - K.a. 492 - Ajatasatru (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaK.a. 558
HeriotzaRajgir (en) Itzuli, K.a. 491 (66/67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Kosala Devi (en) Itzuli
Chellana (en) Itzuli
Khema (en) Itzuli
Vaidehi (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHaryanka dynasty (en) Itzuli
Irakaslea(k)Mahavira
Siddhartha Gautama
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Binbisara (sanskritoz: बिम्भिसार; K.a. 558K.a. 491)[1][2] Magadhako erresumako errege bat izan zen. Bere rregealdia gutxi gora-behera K.a. 540tik K.a. 493ra arte izan zen.

Bere erregealdian, Magadha, Indiako inperiorik boteretsuena bihurtu zen. Anga estatua erantsi zuen, Magadhatik ekialdera zegoena, garrantzi handikoa bere itsas-portuagatik, nora Gangesetik eta India hegoaldetik itsasontziak iristen ziren. Bere eragina gehitu zuen inguruko erresumekin ezkonduz. Bere lehen emaztea, Kosalako erregearen alaba izan zen. Arreta handia jarri zien administrazioari eta lan publikoei. Rajaghra izeneko hiriburu berria eraiki zuen, antzinako Girivrajaren ordez. Ez dira honen arrazoiak ezagutzen, baina, beharbada, ekonomikoak edo estrategikoak izango ziren.

Iturri budistetan, Binbisarari buruzko kontakizun asko dago, Budaren garaikidea baitzen. Esaten denez, Buda ezagutu zuen honen argialdia baino lehen, budista bihurtu eta bere babeslea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Binbisara Aldatu lotura Wikidatan
  1. Rawlinson, Hugh George. (1950). A Concise History of the Indian People. Oxford University Press, 46 or..
  2. Muller, F. Max.. (2001). The Dhammapada And Sutta-nipata. Routledge, xlvii or. ISBN 0-7007-1548-7..