Bingen Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bingen Mendizabal Álvarez de Arkaia (Gasteiz, 1962ko abenduaren 5a) konpositore arabarra da.

Zinema arloan nabarmendu egin da soinu bandak eginez, batez ere.

Lanak

Zineman

Hamarka soinu banda konposatu ditu, tartean Juanma Bajo Ulloaren hainbat pelikulatarako ("El reino de Victor", "Alas de mariposa", "La madre muerta", "Airbag"...), Montxo Armendarizen "Secretos del corazón", Francisco Lombardiren "Pantaleón y las visitadoras",Manuel Gutiérrez Aragónen "Visionarios" eta Marcelo Piñeiroren "Kamchatka", besteak beste. 2009an Goya Sarietarako izendapena jaso zuen, El juego del ahorcado filmaren musika konposatzeagatik.

Beste batzuk

Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberekin kolaborazioak egin izan ditu, "Bar Puerto" eta "Zaharregia, txikiegia agian" nabarmentzekoak direlarik.

Ikus, gainera

Kanpo loturak