Biopestizida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biointsektizida» orritik birbideratua)

Biopestizidak, EPA-ren arabera (Environmental Protection Agency),  animali, landare, bakterio edo mineral batzuetatik lortzen diren pestizida mota batzuk dira, hau da, iturri biologiko batetik modu naturalean sortutako toxinetatik abiatzen diren pestizidak. Substantzia edo organismo biologiko hauek, izurritetzat hartzen diren organismoak kaltetzen, hil edo uxatzen dituzte.

Azken urteetan gero eta erabiliagoak dira biopestizidak, izan ere, ez dute hondakin arriskutsurik sortzen, tratamenduen helburu nagusia ez diren espezieen gaineko eragina modu eraginkorrean murrizten dute, tokian bertan ekoizten direnean intsektizida kimikoak baino askoz merkeagoak izaten dira eta epe luzera pestizida sintetikoak baino askoz eraginkorragoak izan daitezke.

Hala ere, biopestizidak, sarritan, jarduteko abiadura motela izaten dute, eta, beraz, oso denbora-epe laburrean kalteak handiak izan daitezkeen kasuetan, litekeena da erabiltzea interesgarria ez izatea. Hortaz gain, biopestizidak organismo biziak dira, beraz, eragin biotiko eta abiotikoa dute. Hau kontrolaren baldintza ekologikoak gutxi ezagutzen direlako gertatu ohi da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait ezaugarrien arabera banatu daitezke biopestizidak:

3 klaseetan sailka daitezke, haien substantzia aktiboaren presentziaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biopestizida mikrobianoak: substantzia aktiboak bakterioak, onddoak, birusak, algak eta protozooak dira. Erabiltzen den biopestizidaren arabera erantzun orokor bat edo erantzun oso espezifikoa lortuko da; adibidez, onddo batzuk  intsektu espezifiko batzuk hiltzen dituzte, beraz, nahiko objektibo zehatza dute; bestalde, beste onddo batzuk mota askotako izurriteei aurre egiteko gai dira. Ekintza-mekanismoa izurriteari gaixotasuna eragiten dion toxina zehatza da.
  • Plagizida biokimikoak: landareek, animaliek eta intsektuek izaten dituzte. Kasu honetan, substantzia hauek estalaldiak eta populazioen hazkuntza oztopatzen dute.
  • PIP-ak (Plant-Incorporated Protectants): edo landareei gehitutako babesleak. Landareak genetikoki modifikatzen dira, eta horrela gai dira babesten dieten substantziak jariatzeko

Beste 4 biopestizida klase desberdintzen dira haien erabilera funtzioa eta objektiboaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biointsektizidak: zenbait bakterio, onddo, birus eta landareez egindako aterakinak dira, eta oso erabiliak izanten dira intsektu plagak kontrolatzeko duten gaitasun handia dela eta.Biopestizidetan erabiltzen diren organismoen, animalien, landareen eta onddoen estraktuak: Intsektuen eta beste erdi-kimiko batzuen feromonak; hartzidura- produktuak, hala nola (laktona makrokiziklikoa); chitosán: produktu honen aurrean dagoen landare batek erresistentzia sistemikoa (ISR) eragiten du modu naturalean, landareari gaixotasunetatik, patogenoetatik eta izurriteetatik babesteko aukera ematen diona  eta landareetatik eratorritako produktu naturalak, besteak beste, alkaloideak, terpenoak, fenolikoak eta bigarren mailako beste substantzia kimiko batzuk. Landare-olioek, kanolarenak bezala, propietate pestizidak dituzte .
  • Biofungizidak: landareen gaixotasunak kontrolatzen dituzten organismo edo konposatuak dira, zehazki onddo patogenoak. Biokontroleko hainbat agenteek, batez ere onddo eta bakterioek, erakutsi dute ahalmen handia kontrol fungikorako.
  • Bioherbizidak: landare-toxina mikrobioak eta mikroorganismo fitopatogenoak dira; onddo eta bakterio batzuk oso modu eraginkorrean kontrolatzen dituzte belar txarrak. Onddoak dira erabilienak, adibidez, royako onddoa erabiltzen da Puccinia chondrillina ihiaren hezurdura kudeatzeko Australian eta Estatu Batuetan.
  • Bionematizidak: nematodoak kontrolatzeko bereziki onddoak eta landare-konposatuak erabiltzen dira.

Ekintza mekanismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota askotako ekintza mekanismoak daude helburuaren arabera, biopestizidaren arabera… Ekintza mekanismo batzuei buruz informazio eta ikerketa asko daude, baina, badaude beste asko oraindik ez direnak ikertu. Hemen azaltzen dira ekintza mekanismo nagusiak:

  • Toxinak eta antibiotikoak ekoiztea: normalean bakterioekin lotzen da, baina badaude substantzia mota hauek ekoizten dituzten onddo batzuk era; adibidez, Trichoderma spp. antibiotikoak ekoizteko gai da. Toxinen ekoizpen zehatz eta kontrolatua izurriteen kontrol biologikoaren ekintza mekanismo garrantzitsua da. Adibidez, Bt proteina kristalinoak intsektuen hesteetako hartzileekin elkartzen da irentsia izan ondoren, eta eragiten du heriotza-zelularraren bidea aktibatzea. Bestalde, mikrobioek fitotoxina herbizidak sortzen dituzte. Adibidez, Phoma macrostominak azido tetramikoak diren metabolito fitotoxikoak sortzen ditu; hauek zuritzea eta klorosia eragiten die hosto zabaleko espezieei aplikatzen zaienean. Beste ekintza mekanismo bat antibiotikoak sortzea da. Antibiotiko hauek zuzenean edo zeharka eragingo diote plagari. Adibidez, Bacillusen D bazilomizina eta micostubilina. 3 antibiotiko mota desberdin sortzen dituzte: hegazkorrak, ez-hegazkorrak eta hidrosolubleak. Hauen artean erabilienak eta eraginkorrenak hegazkorrak dira, ekoizten diren puntutik urrundu eta zabaltzen direlako jarduteko.
  • Espazioa eta mantenugaiak lortzeko lehia: ekintza mekanismo hau ugarienetako bat da; biopestiziden molekulek, bereziki mikroorganismoen kasuan, plagatzat hartzen den ostalariaren leku berberak hartzen dituzte, eta beraz, horrek mantenugaiekiko lehia eragiten du. Biopestiziden iturri diren onddo eta bakterioek azkar ugaritzen dira eta ostalariaren gainazalak kolonizatzen dituzte, ondorioz, izurritea eskuragarri duen espazioan ezin da egokitu. Horretaz gain, mantenugaien eskari handiagoa egongo da; biopestizidek azkar haziko dira eta ostalariari mantenugaiak kenduko dizkiete haien hazkundea geldituz eta desagertzen.
  • Parasitismoa: kasu batzuetan, biopestizidak zuzenean objetiboak parasitatzen ditu. Onddo entomopatogenoak oso adibide ona dira; onddo hauek intsektuak identifikatu eta erasotzen dituzte espora fungikoak erantsiz, behin intsektuaren gorputz-barrunbean egonda azkar zabaltzen da filamentu fungikoen bitartez. Adibideak: Lecanicillium dimorphumek Phoenicococcus marlatti parasitatzen du. Horrez gain, Trichoderma spp. bezalako onddo entomopatogenoek intsektuak eta beste espezie batzuk ere parasitatzen dituzte (adibidez nematodoak). Birus biointsektizida parasitikoak ere badaude, intsektuaren gorputza parasitatzen dute irentsiak izan ondoren.

Onddo entomopatogenoak biopestizida gisara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oomycota filuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hauek zelulosa dute haien hifa zenozitikoan (kitina gabekoa), baita zoospora heterokontikoak ere. Ugalketa sexuala gametangioen artean hifa berean edo hifa ezberdinetan gertatzen da. Animali eta landareen parasitoak dira; nolanahi ere, zenbait espezie saprofitoak dira. Esaterako, Lagenidium giganteum moskito larbaren parasitoa da. Hauek beste zenbait espezie karramarro eta beste krustazeo urtar batzuen patogenoak dira.

Chytridiomycota filuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo talde honetako hifak zenozitikoak dira, pareta zelularra kitinazkoa da eta zoosporek flagelo bakarra aurkezten dute. rARN-an alderaketa filogenetikoetan oinarrituta, talde fungiko hau basaltzat har daiteke, bestela esanda, aldaketa handirik ez dute pairatu eboluzioan zehar.  

Chytridiomycetes intsektu-infektatzailea Blastocladiales ordeneko eta Coelomomyces generokoa da, dibisio honetan gutxi gorabehera 70 espezie patogeno deskribatu dira. Orohar hemipteridoak eta dipteridoak infektatzen dituzte. Miriofagoak (Chytridiales) dipteridoen pupa infektatzen dute, zelomizidioek (Blastocladiales) aldiz, moskitoak.

Zygomycota filuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizelioa multizelularra da, septa gabekoa eta gametangioek zigosporak eratzen dituzte fusioa gertatu ondoren.

Trichomycetes klaseko espezieak batez ere intsektuekin zerikusia dute. Entomophthorales ordenaren barruan intsektizidak diren 200 espezie baino gehiago daude.

Ascomycota eta Dueteromycota filumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizelioak septadunak dira, haploideak eta askosporak (espora sexualak) askoan eratzen dira. Asko bakoitzak orohar 8 askospora barnebiltzen ditu. Cordyceps generoaren baitan entomopatogenoak diren 300 espezie baino gehiago daude. Arruntenak Beauveria, Aspergillus, Metarhizium, Culicinomyces, Hirsutella, Aschersonia, Lecanicillium, Paecilomyces, Tolypocladium... dira.

Basidiomycota filuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektizidak diren basidiomycetes gutxi batzuen txostenak daude. Uredinella eta Septobasidium entomopatogenoak dira.

1. irudia: entomopatogenoen infekzioa intsektutan. 2. irudia: infekzioaren urratsen errepresentazio diagramatikoa

Entomopatogenoen bizi-zikloa

Entomopatogenoak ingurunean esporetan aurkitu ohi dira. Landareen gainazalarekin, substratuarekin, suspentsioan dauden partikulekin edota intsektuen gorpuzkiekin kontaktua izan ondoren infektatzen dira intsektuak, bertan baitaude onddoak.

Bizi zikloa ostalariaren kutikulan esporen hozitzearekin hasten da. Elkarrekintza fisiko zein kimikoen bidez itsasten dira onddoak hostalarian. Kutikularen bitartez infektatzen dira intsektuaren ehunak, tolesduren zein zirrikituak baliatuz, bertan intsektuaren babes-egiturak meheagoak direla probestuz. Behin barruan, onddoak intsektuaren hemozelea infektatzen du. Onddo ugarik barruan daudela toxinak askatzen dituzte infekzioa azkartzeko helburuarekin. Behin hilda, onddoa exoeskeletoaren bitartez hazten da eta esporen produkzioari ekiten dio eta hauek pasiboki barreiatuak dira (haize, euri zein ingurumeneko animaliekin kontaktuaren bitartez). Hostalaririk aurkitzen ez duten esporak hil edo landareei atxikituta bizirauten dute. Orohar hazte-garaian esporak bideragarriak dira. Nolanahi ere, aipatu beharra dago zenbait onddo espeziek gaitasuna dutela haientzat onuragarriak izango diren ingurumen-baldintzei itxarongo dien esporak ekoizteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]