Biopestizida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biopestizida edo biointsektizida nekazaritzan intsektu-izurrien aurka erabiltzen den produktu biologikoa da, batez ere mikrobioz (bakterio, birus edo onddoak) osatuak.

Ohiko intsektizida kimikoek beren erabilera murrizten dituzten hiru puntu ahulak dauzkate:

  • intsektu askok intsektizida hauekiko erresistentzia garatu dute.
  • ez dira hautakorrak, kaltegarriak izanik ere animalia eta landareentzat
  • ez dira biodegradarriak, eta beren pilaketak ekosistemak kaltetzen ditu.

Horien aldean, mikrobioz osatutako pestizidek aurreko arazoak ez dituzte.

Biopestiziden eragozpen nagusia beren jarduera motela da. Izurritea azkar zabaltzen denean pestizida kimikoek eraginkorragoak dira.

Bakterioen artean biointsektizida moduan gehien erabiltzen dena Bacillus thuringiensis da, Lepidoptera, Coleoptera eta Diptera generoko intsektuen patogenoa dena. Bakterio horrek endosporak sortzen dituenez denbora luzean bizirik irauten du ingurugiroan.

Biopestizidetan erabiltzen diren mikrobioak aerosol moduan aplikatzen dira. Tratatu behar den eremua mikroorganismoak dituen esekidura batekin fumigatzen da, mikrobioek intsektuak eta haien larbak akabatu ditzaten.


Biopestiziden osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, hauek dira aipagarrienak: