Biorritmo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biorritmoa izaki bizidunen erritmo biologikoa da, funtzionamenduaren edozein aldaketa erregular eta aldizkakoa, jatorri genetikoa duena (hilekoa, loa, bihotz-taupadak...) edo jatorria ingurunean duena. Izaki bizidunek ingurunera moldatzeko duten bideetako bat da. Gizakiak, adibidez, hainbat ezaugarri fisiologiko moldatzen ditu, bere ohiturekin adostu daitezen, eguneroko bizitzak eskatzen duen jarduera biologikoarekin bat etor daitezen (oroimena, arnasketa eta odolaren zirkulazioa, guruinak, eta abar).

Bestalde, biorritmo deritze giza organismoaren ustezko energia-ziklo batzuei. Teoria baten arabera, gizakion bizitza ziklo matematiko sinple batzuen bidez iragar daiteke (gizakia, sortzen denetik hiltzen den arte, hiru ziklo nagusiren mende egongo litzateke: fisikoa, emozionala eta intelektuala, eta ziklo bakoitzak fase positiboak eta negatiboak lituzke), baina zientzialari gehienek uste dute kontzeptu hori pseudozientzia dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biorritmo Aldatu lotura Wikidatan