Biosfera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ura eta fotosintesia biosferaren oinarrizko mekanismoak dira. Irudi honek lurrazaleko berdeguneak eta itsasoetako plankton kontzentrazio handiak adierazten du (Advanced Very High Resolution Radiometer instrument).

Biosfera, ekologian, lurreko izaki bizidun guztiak osatzen duen sistema da, inguratzen duen medio fisikoaren barne. Baina biosfera batzuetan ere erabiltzen da bizitza garatzen den lekua adierazteko, biosfera litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren multzoa da.

Biosfera ekosistema globala da. Biosfera terminoa adierazteko badaude sinonimo bi, ekosfera eta biogeosfera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termino hau Eduard Suessek geologoak sortu zuen 1875ean, baina biosfera kontzeptu ekologiko gisa 1920ko hamarkadan definitu zuen Vladimir I. Vernadskik, eta 1935ean Arthur Tansleyk ekosistemaren terminoa garatu zuen. Biosfera garrantzi handiko kontzeptua da astronomian, geologia, geokimika, klimatologia, paleogeografia, biogeografia, eboluzioan eta, oro har, Lurreko bizitzari buruz diharduten zientzia guztietan. Ekosistema guztiak barneratzen ditu, handiak nahiz txikiak.


Bizitzaren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimentsio irregularren kapa argal bat osatzen du, biomasaren dentsitatea irregularra da ere, dibertsitatearena eta lehen ekoizpenarena. Azaletik hedatzen da eta ozeano eta itsasoen hondoan. Bertan garatu zen lehenengo aldiz, kontinenteen azalagatik, eta lurrazalaren azaleko mailetan, bizitza aurrera egiten duen leku, dentsitate baxuarekin, eta harrien poroen artean.

Ozeanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko ozeanoak

Ozeanoetan bizitza kontzentratzen da azaleko geruzan, argia sartzen den tokian. Kate trofikoa hemen hasten da fotosintetizatzaileekin, gehien bat zianobakterioak eta protistak direnak, normalean planktonikoak eta zelulabakarrak. Bizitzaren garapenarentzat faktore mugatzaileak, dira hemen mantenugai esentzial batzuk, burdina bezala: urria da eta produktibitate maximoak aurkitzen ditugu itsaso hotzetan eta eskualde tropikal batzuetan, kontinente ondoan daudenak, bertan korronteak elikagaiak azaleratzen ditu itsas hondotik. Toki horietatik kanpo, eskualde pelagikoak (itsas zabalean) latitude beroetatik basamortu biologikoak dira, bizitza dentsitate gutxirekin. Itsas ekosistema aberatsenak eta konplexuenak dira tropikalak, eta oso sakontasun gutxitara garatzen dira, metro batzuetara bakarrik, bentiko bizitzan aberatsak dira, ertzaren ondoan; adibide argiena koral-uharria da.

Kontinentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiketa kontinentalei buruzko teoria desberdinak

Kontinenteetan kate trofikoak lurreko landareetan hasten dira, erroek ura mugiarazten dute hostoetara eta hor lurruntzen dira. Arrazoi honegatik faktore mugatzaile nagusia kontinenteetan uraren presentzia da lurzoruan, tenperaturarekin batera, aldakorragoa dena itsasoetan, bertan uraren bero espezifikoak finkatzen du giro oso egonkor eta homogeneoak. Arrazoi honegatik, biomasa, produktibitate basatia eta dibertsitate ekologikoa, banatzen da:

  1. Gradiente bat jarraitzean, ekuatorerantz maximo bat eta minimo bat eskualde polarretan, energia librearekin korrelazioan dagoela.
  2. Hiru banda horizontalki hedatuetan kontzentratua. Lehenengoa ekuadortarra da, bertan intertropikal fronteagatik sortutako euriak, urte guztian gertatzen dira edo urtaro lehor batekin txandakatzean. Beste biak, gutxi gorabehera simetrikoak, latitude epelak estaltzen dituzte, non euri ziklonatuak ugariagoak dira edo ez eta ekaitz gogorrei laguntzen dieten.

Inguru hezeen artean eta bizitza dentsoaren artean, bi zerro simetriko daude: eskualde basamortutarra edo erdibasamortu tropikala. Bertan biomasa baxua izan arren biodibertsitatea sortzen da.

Azkenik, hemisferio bien latitude altuetan ditugu eskualde polarrak, bizitzaren pobrezia ur likidoaren eta energiaren urritasunagatik azaltzen dena.

Biosfera sakona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela gutxi arte, bizitzaren muga landareen sustraiak heltzen diren tokia zela uste zen, hau da, metro gutxi batzutako sakontasunetik behera ez zegoela bizitzarik. Orain egiaztatu dute ez daudela bakarrik hondo ozeanikoetan ekosistemaren mendekoak, izan ere bizitza hedatzen da lurrazaleko maila sakonetaraino. Bakterioengan eta estremofiletan datza, hauek prozesu ez-organiko kimikoen energia ateratzen dute (kimiosintesia). Zalantzarik gabe, aurrera egiten dute mineral nahasteak agertzen diren tokietara, energia kimikoaren potentzial bat eskaintzen dutenak. Hala ere, Lurra planeta bizidun bat da, barneko prozesuek horrelako egoerak ere sortzen dituzte.

Homeostasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Homeostasi»

Bizitzaren antolaketa konplexutasunaren mailen hierarkia batean oinarritzen da, beste sistema txiki batzuek antolatzen dira nagusi batzuk osatzeko, konplexuagoak eta potentzialki anitzekoak. Sistema autoantolatuetan datza, kontrol zibernetikoaren gradu desberdinekin. Autokontrol maximoa agertzen da zelula eta erakunde deituriko mailetan. Hare gehiago, zelula bat nahikoa da erakunde autonomoak izateko (zelulabakarra). Neurri txikiagoan autokontrola ikusten dugu ekosistemen organizazioaren mailan. Egileren batzuk, Vernadski bera, eta bereziki James Lovelock, baloratu zuten aukerak berak ekosistema globala erakusten duela, hau da, biosfera. Biosferak erakusten ditu homeostasiaren gaitasunak, organismo baten kontrolaren graduarekin izan ez arren (haren osaketaren erregulazioa eta egitura) eta homeorresia (haren barneko prozesuen erritmoaren eta trukearen erregulazioa).

Astrobiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biosfera sakonaren aurkikuntzak aldaketa psikologiko eta teoriko garrantzitsu bat argira ekarri zuen, biziaren bizigarritasuna sekulako giroetan eta argirik gabe erakustean, gure aurreko kontzeptuen aurka. Biosfera lurtarra ordezkatzen duen ulermena ideiak aldatzea egin du, bizitza beste gorputz planetario batzuetako agerpenaren probabilitateari buruz. Haren progresioa beste biosfera batzuk osatzeko ideia aldatu du ere, eguzki-sisteman bizia ikusteko itxaropena emanez, lehenago ezinezkoa zena.

Biosfera erreserbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biosfera-erreserben helburua da naturarekin elkarrekin bizi izateko modeloa bihurtzea.

Biosfera erreserbak area geografiko batzuk dira, planetaren area desberdinetan daudenak, gizakiak aldatu ez dituenak. Eremu horietan biodibertsitate nazionaleko espezie ordezkariak daude, endemikoak eta galzoriko mehatxuan daudenak barne.

Espainian 33 erreserba daude, munduko hirugarren herria da, Estatu Batuak eta Errusiaren ondoren. Garrantzitsuenetariko batzuk hurrengo hauen dira: Doñana (Andaluzia), Urdaibai (Euskadi), Menorcako uhartea de (Balearrak), Redeseko parke naturala (Asturias), Monfragüeko parke nazionala (Cáceres, Extremadura), Cabo de Gata-Nijareko parke naturala (Andaluzia).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biosfera Aldatu lotura Wikidatan