Biotopo
Biotopoa ingurumen berezia duen lur esparrua da, zenbait animalia eta landare mota hazteko egoera aproposa eskaintzen duena, modu zehatzago batean esanda, biozenosia edota komunitatea (leku berean elkarbizitzen duten mota ezberdinetako izaki bizidunen taldea) garatzen den espazio fisiko, natural eta mugatua da. Biozenosiaren eta biotopoaren baturak ekosistema sortzen du. Geologian, estratigrafiak aztergai dituen lur geruzetan azaltzen diren fosilen bizi baldintzei ematen zaien izena. Neurri askotakoak dira biotopoak: putzutxo baten adinakoak batzuk, oihan zabal baten adinakoak besteak, edo itsasoaren zati bat bezainbatekoak. Lurraren, edo uraren, eta klimaren egoerek eragin handia dute biotopoaren ezaugarrietan. Animalia guztiek, adibidez, ez dute tenperatura berbera behar izaten, edo ur kopuru bera; landarejale guztiek ez dituzte landare berberak jaten,eta landare guztiek ez dituzte ur, argi, elikagai eta premia berberak izaten.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.