Birago Diop
Wikipedia(e)tik
Birago Diop (Ouakam, Senegal, 1906 - Dakar, Senegal, 1989) frantsesez idatzi zuen Senegalgo idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Militante afrikazalea, frantsesera bihurtu zuen bere herriko ahozko tradizioa, ipuin-bilduma bikainak eskainiz: Les Contes d´Amadou Koumba (1947), Les nouveaux contes d´Amadou Koumba (1958), Les Contes et Lavanes (1963), Contes d'Awa (1977). Bere poesiak Afrika berriaren sentsibilitatea islatzen du (Leurres et lueurs, 1960).
Aipatzekoak ditu, orobat, memoria-liburuak: La Plume raboutée (1978), À Rebrousse-temps (1982), À Rebrousse-gens (1985) eta Mémoires africaines bilduma.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.