Biratnagar
|
Biratnagar |
|
|---|---|
| Nepaleraz | बिराटनगर |
| Estatua | |
| Zona | Koshi Gunea |
| Koordenatuak | 26°28′N 87°16′E / 26.467°N 87.267°EKoordenatuak: 26°28′N 87°16′E / 26.467°N 87.267°E |
| Biztanleria | 696,636 bizt. (2009) |
Biratnagar (nepaleraz बिराटनगर) Nepalgo bigarren hiria da eta Ekialdeko eskualdeko hiri handiena bere 696.636 biztanlerekin (2009). Nepalgo hiri industriala dela esan ohi da baina arroz soro zabalak ere baditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Izenak nepaleraz bi hitz elkartzen ditu, "Birat" (handia) eta "Nagar" (hiria), beraz itzulpena "hiri handia" litzateke.
[aldatu] Klima
Terai lautadaren ekialdean kokaturik dago, Ganges ibaiaren arroan. Klimari dagokionez uda oso bero eta hezeak ditu, 40 °Ctik gora igo ohi da tenperatura, baina neguak hotzak dira eta hezetasunaren ondorioz behe-lainoa ohikoa izaten da.
[aldatu] Fauna eta flora
Koshi Tappu Basabizitzaren Erreserba hiritik gertu dago. Hegaztizaleen paradisua da, 485 hegazti zerrendatu baitituzte, eta hegaztiez gain Nepalen "Arna" bufalo basatiak ere badaude. Hiritik 4 ordutara Nepalgo rhododendron basorik handiena aurki dezakegu Tinjure herrian.
[aldatu] Erlijioa
Erlijio nagusia hinduismoa da, baina badaude musulmanak, budistak eta kristauak ere.