Biscione

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biscionea Milango ikur bezala, Milano Centrale Geltokian ikus daitekeen bezala.

Biscionea (italieraz "suge handia"), Vipera (sugegorria) edo milaneraz Bissa bezala ere ezaguna, irudi heraldiko bat da, zilarrean urdin heraldikozko suge bat gizaki bat jaten erakusten duena, ohi haur bat eta batzuetan mairu bat. Visconti familiaren armarria izan da 1000 urte baino gehiagoan. Bere jatorria ezezaguna da, Oton Viscontik gurutzadetan hil zuen sarrazeno baten ezkututik hartua izan zela esan den arren.

Biscionea Sforza familiaren armarrian, Milango armarrian, Milango Dukerriarenean eta Insubriakoan ere agertzen da. Ikur edo logotipo bezala ere erabiltzen dute Inter Milangoa futbol taldeak, Alfa Romeo auto fabrikatzaileak, eta, haurra lore bategatik ordezkatzen duen bertsio batean, baita Fininvest finantza taldeak ere

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]