Bisigodoen Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bisigodoen Erresuma
Regnum Visigothorum
Gutthiuda Thiudinassus

418 – 721
Monarkia
Visigothic Kingdom.png
Erresumak historian izan zuen zabalerarik handiena
Bisigodoek Galia Akitania lortu zuten 418
Omeiarren konkista 721
Hiriburuak Tolosa, Toledo
Hizkuntza(k) Gotikoa, latina
Erlijioa Kristautasuna
Aurrekoak
Labarum.svg Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Flag of None.svg Sueboen Erresuma
Ondorengoak
Omeiatar kaliferria Umayyad Flag.svg
Asturiasko erresuma Emblema del Reino de Asturias.svg


Bisigodoen erresuma egun hego-mendebaldeko Frantzia den Septimanian eta Iberiar penintsulan V. eta VIII. mendeetan zehar izandako erresuma izan zen[1]. Mendebaldeko Erromatar Inperioa ordezkatu zuen germaniar aginte sistemetako bat izan zen. Walia erregeak zuzendutako bisigodoek erromatarren kontrolpean zegoen Akitanian sortu eta Iberiar penintsula osora zabaldu zen. Erresumak Ekialdeko Erromatar Inperioa edo Bizantziar Inperioarekiko bere independentzia mantendu zuen, nahiz eta azkenak Hispanian bere aginte berrezartzeko arrakastarik gabeko saiakerak egin. VI. menderako frankoek Galian zeuzkaten lurraldeak jadanik konkistatuak zituzten, Septimaniako kostaldean zegoen lerro bat izan ezik[2]. Hala ere, mende horren bukaeran Iberiar penintsula kontrolpean zuten, suebiarrak eta baskoiak menderatu eta gero. 716an Marokotik ateratako islamiar gudarosteek erresuma osoa konkistatu zuten, iparraldea baino kristauen eskuetan geratuz[3]. Horrela, Asturiasko erresumak ordezkatu zuen, lehendabiziko buruzagia Pelaio izeneko godoa izanik.

Bisigodoak eta baita bere lehendabiziko erregeak ere arrianoak zirenez, Eliza Katoliko Erromatarrarekin tirabirak izan zituzten[4]. Hala eta guztiz ere, Nizeako I. kontzilioa eta gero katolizismora aldatu eta, handik aurrera, Elizak Toledoko kontzilioen bitartez izugarrizko eragina izan zuen. Bisigodoek Mendebaldeko Europako arautegi handiena sortu zuten, Liber Iudiciorum izenekoa[5].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bisigodoen Erresuma Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lakarra, José María (1975), Estudios de alta edad media española, Valentzia .
  2.   Collins, Roger (2004), Visigothic Spain, 409–711, Oxford: Blackwell Publishing, ISBN 0 631 18185 7 .
  3.   Collins, Roger (1989), The Arab Conquest of Spain, 710–797, Oxford: Blackwell Publishers .
  4.   Thompson, Edward Arthur (1969), The Goths in Spain, Oxford: Clarendon Press .
  5.   James, Edward (1980), Visigothic Spain: New Approaches, Oxford: Oxford University Press, ISBN 0 19 822543 1 .


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.