Bisigu arrunt
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bisigu arrunta
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Pagellus bogaraveo' (Brünnich, 1768) |
Bisigu arrunta (Pagellus bogaraveo) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta mendebaldeko Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Haragi zuriko itsas arraina da, sukaldaritzan oso preziatua. Gorputz sendo zabala du, ezkata handiz estalia; burua txiki samarra du, eta begiak handiak oso.
Ingalaterratik Mauritaniarainoko itsasoetan bizi da, baita Mediterraneoan ere. Txikia denean itsasertzetik hurbil bizi da. Udaberrian iparralderantz egiten du, eta udazkenean berriro itzultzen da. Bizkaiko golkoko bisigua otsailean ugaltzen da. Eme bakoitzak milioi erdiren bat arrautza erruten ditu. Garai horretan zabalgune kontinentaletan bizi izaten da; beraz, arrantza urria izan ohi da, bai arrastekoa eta bai hondokoa. Harrapaketarik handienak neguan eta udan egiten dira, bisigua itsasertzetara hurbiltzean, alegia; hortik dator arrain honek Eguberrian duen eskea.
Neurriz gaineko arrantzaren ondorioz, arrain mota honen arrantza gainbehera joan da azken urteotan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Huguet, A.: Catàleg d'espècies d'interès pesquer a Catalunya. Generalitat de Catalunya, 1995
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |