Bisir Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bisir Handia audientzian (1724).

Bisir Handia (turkieraz sadrazam edo vezir-i âzam) Otomandar Inperioko lehen ministroa zen, sultanak gobernu lanez arduratzen ziren funtzionario batzuez inguratzeko ohitura baitzuen. Bisir Handiaren gobernu bulegoak Istanbulen zeuden, Ate Gorena igarota, Topkapi jauregitik gertu, non sultanaren harema zegoen. Hitzaren jatorria persierazko bisir da (وزير).

Inperioaren hasieran, bisir titulua baino ez zen erabiltzen. Bisir Handia erabili zuen lehena Çandarlı Halil Paşa izan zen, laguntzen zioten beste bisirretatik desberdintzeko. Tanzimat garaiaren ostean XIX. mendean, Bisir Handiaren egitekoa Mendebaldeko estatuen Lehen Ministroenarekin parekatu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]