Bison antiquus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Bison antiquus
Status iucn3.1 EX eu.svg

Iraute egoera: Galdua

Fosilen hedapena: Pleistozeno

Bison antiquusen hezurdura
Bison antiquusen hezurdura


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Generoa: Bison
Espeziea: Bison antiquus
Leidy, 1852

Bison antiquus, Bisonte zaharra edo Antzineko bisonte izenekin ezaguna da baita ere. Basa-abere hau Ipar Amerikako belarjale handi arrunten artean ugariena izan zen duela hamar mila urte. Aldi berean, egungo Amerikako bisontearen arbasotzat jotzen dute.

Pleistozenoko Izotz Aroan, Estepako bisonteak Siberiatik Alaskara emigratu omen zuen. Beringeko itsasartean barrena. Espezie honek eboluzionatu zuen Bison latifrons edo adar handiko bisonte espeziea eman arte. Bisonte hau Ipar Ameriketan bizi omen zen hiru milioi urtetan zehar.

Duela 22.000 urte Estepako bisonteak (Bison priscus)ak Bison antiquus espezieari bere lekua utzi zion. Duela 9.000 eta 11.000 mila urte artean, bison antiquus desagertuz joango da, eta aldi berean Bison occidentalis zabaltzen joango da bere lekuan. Bisonte honetatik eboluzionatuko ziren geroztik Amerikako bisontearen egungo bi azpiespezie; Ordokietako bisontea (Bison bison bison) eta Basoko bisontea, (Bison bison athabascae).

Bison antiquus da bere aldetik Kaliforniako La Brea Tar Pits' arkeologi aztarnategian gehien aurkituriko belarjalea.

Espeziearen aurkikuntza eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Bone Licken 1807. urtean egindako indusketetan, William Clark ikerlariak Mamuten zein desagertutako beste zenbait abereren hezur eta hondakinen artean, "behi edo bufalo" baten hezur ugari topatu zuen. Bison antiquusen hondakinak ziren.

Fosil hauei ez zitzaien kasu handirik egin hara eta 1852. urtean Joseph Leidy paleontologoak buruhezurra bisontea mota berri baten puzka bezala identifikatu zuen arte, Bison antiquus alegia. Buruhezurra desegiten zenez, ikerketa egiteko ezker aldeko adarraren mamiarekin zein buruhezurraren puzketa txiki batekin moldatu behar izan zuen. Hau dela eta, Leidy ez zegoen ziur ea benetan bisonte mota berri bat aurkitu zuen ala ez. Azken finean Clarkek hondakin horiek aurkitutako lekutik oso gertu, desagertutako beste bisonte baten (Bison latifrons) hezurdura ia guztia topaturik zeukaten Big Bone Licken parajean bertan.

Geroztik egindako ikerketan argitu ahal izan zuten Bison latifrons eta Bison antiquus espezie ezberdinak direla, naiz eta oraindik eztabaidan dago Big Bone Lickeeneko ordokietan aurkitutako bisontea Bison Antiquusen mota bereizia den edota egungo Amerikako bisontearen azpiespezieren bat[1].

Bison antiquus gaur egungo Amerikako bisontearen bi azpiespezieen arbaso zuzena da. Zantzu guztien arabera Bison antiquus Bison priscusen garapenaren bidez sortu zen. Bison mota hau Alaska, Yukon eta Siberiako ekialdetik isolatuta geratu zen Azken Izotz Aroan, Ipar Amerikan Wisconsingo Izotz Aroa bezala ere ezaguna den Izotz Aroa hain zuzen , duela 71.000 urte inguru gertatu zena.

Espeziearen banaketak Pleistozeno berantiarraren barrena, Kanadatik Mexikoko hego alderaino hartzen zuen. Bison antiquusen fosilak ugari dira, eta arruntak dira ere mendebaldeko eskualdetan hildako abereen pilaketak, paleoindioek buruturiko ehizaldien ondorioz. Halako zenbait hobiek 200 aleren hondakinak pilatzen dituzte beraien baitan.

Hudson-Meng delako parajea, Crawfordtik 18 miletara ipar-mendebal norabidean kokatua, Bison antiquusen hezurdura fosilizaturik ikusteko leku hoberenetarikoa da. Bertan 500 aleren hondakinak gorde dira. Lekua Amerikako Estatu Batuetako Baso Zerbitzuak zaintzen du. Paleoindiarren zenbait lantza eta jaurtigailua aurkitu dira baita ere bisonteen hezurdurekin batera. Aztarnategiak 9700 eta 10000 inguru urte dauzka.

Halako Bison antiquusen kopuru batera akabatzearen arrazoia eztabaidagai da adituen artean. Zenbaitzuek diote paleoindiarren ehiz teknika eraginkorren ondorioa dela. Beste zenbaitzuentzat ordea hondamendi natural batek akabatuko zituen bisonteak eta gero jendea haietaz baliatuko zen. Leku honetan bi sexuko eta adin ezberdinetako bisonteak topatu dituzte.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Amerikako bisontea baino apur bat handiagoa zen. Orohar altuagoa zen eta hezur eta adar handiagoak zeuzkan baita ere. Gutxi gora behera egungo bisontea baina %15-25 handiagoa zen. Punta batetik bestera adarrek metro bat inguru hartzen zuten.

Holozenoaren hasieran espeziea tamainaz txikitzen joan zen. Tarteko tamaina azaltzen duten bisonteen aztarnek beste espezie bat direlakoan daude adituak, Bison occidentalis hain zuzen. Aditu hauek esaten dute aldi berean espeziearen tamaina txikitzearen arrazoi nagusia, paleoindioek burutzen zuten bisonte ehiza izan zela. Hala ere esan behar da Europako bisontearen kasuan antzeko tamainaren murrizketa eman zela garai berberean[2].

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bison antiquss-en burezurra

Samalda handietan bizi omen zen, egungo bisonteak bezala. Eskualde batetik bestera migratzen zuten urtean zehar larre bila.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.ansp.org/museum/jefferson/otherFossils/bison.php
  2. http://www.tarpits.org/education/guide/flora/bison.html

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bison antiquus Aldatu lotura Wikidatan