Bittor Kapanaga
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Otxandioko euskaltzaleari buruzkoa da; «Kapanaga» euskal izena asmatu zioten Nafarroako udalerria gaitzat duena beste hau da: Cabanillas
Bittor Kapanaga Elorza (Otxandio, Bizkaia, 1925eko urriaren 15a - Gasteiz, Araba, 2011ko uztailaren 14a) euskaltzalea eta euskal idazlea zen. Eibarren, industria-maisu ikasketak egiten zebilela, herri hartako gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen, beste zenbait euskaltzalerekin batera. 1953an Euzko Gogoa aldizkarian hasi zen idazten; geroago, Zeruko Argian eta beste batzuetan. 1978an, Euskera erro eta gara liburua argitaratu zuen, euskararen erroen bila joanda.[1]
Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin sortu zuten Araban bagare euskal abesti ezaguna, 1974ko negualdean: Kapanagak jarri zizkion hitzak, eta Mendibilek musika.[2]
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Saiakera
- Euskara, erro eta gara (1978, egilea editore)
- Badator olentzaro (1995, Olentzaro)
- Olentzaro: sua hilda (1995, Olentzaro)
- Olentzaroren aurpegiak (1995, Olentzaro)
- Olentzaroren lagunak (1995, Olentzaro)
- Oxinondoko gertaerak (1995, Olentzaro)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «Bittor Kapanaga idazlea hil da», Argia.com, 2011-07-15.
- ↑ Luis ARANBERRI MENDIZABAL Amatiño: «Araban bagare», Amatiño bloga, 2011-06-23.