Bituris

Koordenatuak: 42°46′N 1°49′W / 42.767°N 1.817°W / 42.767; -1.817
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bituris egungo Bidaurretan eratutako erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.[1]

Pompaelotik mendebaldera zegoen, Argaren eskuinaldean. Etxauribarreko gune nagusia izan zen. Klaudio Ptolomeok baino ez zuen aipatu eta, iturrien eskasiagatik, badaude kokapen hau zalantzan jartzen dutenak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Schulten, Adolf. Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. .
  2. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
42°46′N 1°49′W / 42.767°N 1.817°W / 42.767; -1.817

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]