Bizantziar agintariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palaiologos-Dynasty-Eagle.svg

Bizantziar Inperioko agintarien zerrenda jarraian.

Ez da oso argia Erromatar Inperioaren eta Bizantziar Inperioaren arteko muga, bada bien arteko mugarik ez dela ere dioenik. Historialariek agintari ezberdinak hautatu ohi dituzte Bizantziar lehen agintaritzat:

Ondoren aipatzen den leinuen sailkapena ez da behin-betikoa zenbait liburu eta mediotan beste sailkapenak aurki litezke betiere antzekoak direnak.

Eduki-taula

[aldatu] Erromatar agintariak

[aldatu] Konstantiniar dinastia

[aldatu] Leinuz kanpokoak

  • Joviano (332 - 364, agintari 363 eta 364 urteen artean) - Julianoren aginduetara zegoen soldadua.

[aldatu] Valentiniar-Teodosiar Dinastia

  • Valente (328-378, agintari 364 eta 378 urteen artean) - Valentiniano I.a Mendebaldeko Inperioko agintariaren anaia.
  • Teodosio I.a Handia (346-395, agintari 379 eta 395 urteen artean) - Valenteren iloba baten senarra.
  • Arkadio (377-408, agintari 395 eta 408 urteen artean) - Teodosio I.aren semea
  • Teodosio II.a (401-450, agintari 408 eta 450 urteen artean) - Arkadioren semea.
  • Martziano (392-457, agintari 450 eta 457 urteen artean) - Arkadioren suhia eta Teoddosio II.aren koinatua.

[aldatu] Leonen Dinastia

  • Leon I.a Handia (401-474, agintari 457 eta 474 urteen artean)
  • Leon II.a (467-474, agintari 474 urtean) - Leon I.aren biloba.
  • Zenon I.a Tarasikodissa (425-491, agintari 474tik 475ra eta 476tik 491 urterarte) - Leon I.aren suhia, Ariadneren , Leon II.aren amaren, lehen senarra.
  • Basilisko (agintari 475 eta 476 urteen artean) - Zenonen tronu-lapurra, Leon I.aren koinatua.
  • Anastasio I.a Isauriarra (430-518, agintari 491 eta 518 urteen artean) - Leon I.aren suhia, Ariadneren bigarren senarra.

[aldatu] Justiniar Dinastia

  • Justino I.a Handia (450-527, agintari 518 eta 527 urteen artean)
  • Justiniano I.a Handia (482-565, agintari 527 eta 565 urteen artean) - Justino I.aren iloba.
  • Justino II.a (520-578, agintari 565 eta 578 urteen artean) - Justiniano I.aren iloba.
  • Tiberio II.a (540-582, agintari 578 eta 582 urteen artean) - Justinoren iloba-biloba baten, 574. urtean Justino II.ak semetzat hartua.
  • Maurizio (539-602, agintari 582 eta 602 urteen artean) - Tiberio II.aren suhia.

[aldatu] Leinuz kanpokoak

  • Fokas Tiranoa (???-610, agintari 602 eta 610 urteen artean) - Maurizioren tronu-lapurra.

[aldatu] Herakliden Dinastia

[aldatu] Leinuz kanpokoak

  • Leontzio (660-705, agintari 695 eta 698 urteen artean) - Justiniano II.aren generala, Justiniano II.aren tronu-lapurra.
  • Tiberio III.a Apsimaros (???-705, agintari 698 eta 705 urteen artean) - soldadua, Leontzioren tronu-lapurra.

[aldatu] Berrezarkuntza

  • Justiniano II.a Rhinotmetus - Leontziok tronua lapurtu zion eta Tiberio III.a garaituz itzuli zen agintera 705 eta 711 urteen artean.

[aldatu] Leinuz kanpokoak

  • Filipiko Bardanes (???-713, agintari 711 eta 713 urteen artean) - soldadua, tronu-lapurra.
  • Anastasio II.a (???-721, agintari 713 eta 715 urteen artean) - leinuz kanpokoa, Filipikoren idazkaria, Senatuak autatua.
  • Teodosio III.a (???-???, agintari 715 eta 717 urteen artean) - zerga biltzailea, matxinaturiko tropek agintari izendatua.

[aldatu] Isauriar Dinastia

[aldatu] Leinuz kanpokoak

  • Nizeforo I.a Logoteta Generala (765-811, agintari 802 eta 811 urteen artean) - Ireneren aginduetara zegoen logoteta (inperioko ekonomiaren arduraduna).
  • Estaurazio (???-812, agintari 811 urtean) - Nizeforor I.aren semea.
  • Mikel I.a Rangabe (???-844, agintari 811 eta 813 urteen artean) - Nizeforo I.aren suhia, Estaurazioren koinatua.
  • Leon V.a Armeniarra (775-820, agintari 813 eta 820 urteen artean) - Mikel I.aren generala.

[aldatu] Frigiar edo Amoriar Dinastia

  • Mikel II.a hitz-motela edo Amoriarra (770-829, agintari 820 eta 829 urteen artean) - Konstantino VI.aren suhia.
  • Teofilo (813-842, agintari 829 eta 842) - Migel II.aren semea.
  • Teodora (815-867) - Teofiloren alarguna eta bere seme Mikel III.aren erregerode.
  • Mikel III.a Mozkorra (840-867, agintari 842 eta 867 urteen artean) - Teofilo eta Teodoraren semea.

[aldatu] Mazedoniar Dinastia

  • Basilio I.a Mazedoniarra (811-886, agintari 867 eta 886 urteen artean) - Mikel III.aren alargunarekin ezkondua.
  • Leon IV.a Jakintsua (866-912, agintaria 886 eta 912 urteen artean) - Basilio I.aren semea ziurrenik, agian Mikel III.aren semea.
  • Alexandro III.a (870-913, agintari 912 eta 913 urteen artean) - Basilio I.aren semea.
  • Konstantino VII.a Porfirogeneta ("Purpura kolorez jaioa") (905-959, agintari 913 eta 959 urteen artean) - Leon VI.aren semea
  • Erroman I.a Lekapeno (agintari-laguna) (870-948, Konstantino VII.arekin batera agintari 920 eta 944 urteen artean) - Konstantino VII.aren aitaginarreba.
  • Erroman II.a Porfirogeneta (939-963, agintari 959 eta 963 urteen artean) - Konstantino VII.aren semea.
  • Nizeforo II.a Fokas (912-969, agintari 963 eta 969 urteen artean) - Erroman II.aren alargunarekin ezkondua; Basilio II.aren eta Konstantino VIII.aren ugazaita.
  • Joan I.a Tzimiszes (925-976, agintari 969 eta 976 urteen artean) - Erroman II.aren koinatua.
  • Basilio II.a Bulgaroktono ("bulgariar hiltzailea") (958-1025, agintari 976 eta 1025 urteen artean) - Erroman II.aren semea.
  • Konstantino VIII.a Porfirogeneta (960-1028, agintari 1025 eta 1028 urteen artean) - Erroman II.aren semea, Basilio II.aren anaia.
  • Erroman III.a Argiro (968-1034, agintari 1028 eta 1034 urteen artean) - Konstantino VIII.aren suhia, Zoe-ren lehen senarra
  • Mikel IV.a Plafagoniarra (1010-1041, agintari 1034 eta 1041 urteen artean - Erroman III.aren alargunarekin ezkondua, Zoe-ren bigarren senarra.
  • Mikel V.a Istinkari edo Itsasharotza (1015-1042, agintari 1041 eta 1042 urteen artean) - Mikel IV.aren lehengusua.
  • Zoe Porfirogeneta, (978-1050, erregeorde 1028 eta 1050 urteen artean) - Konstantino VIII.aren semea.
  • Konstantino IX.a Monomako (1000-1055, agintari 1042 eta 1055 urteen artean) - Mikel IV.aren alargunarekin ezkondua, Zoe-ren hirugarren senarra.
  • Teodora Porfirogeneta (980-1056, emperatriza 1055 eta 1056 urteen artean) - Konstantino VIII.aren alaba, Zoe-ren arreba.

[aldatu] Leinuz Kanpokoak

  • Mikel VI.a Estratiotiko ("Gudazalea") (???-1059, agintari 1056 eta 1057 urteen artean) - Teodoraren autagaia.

[aldatu] Dukas-Komneno Dinastia

[aldatu] Angelo Dinastia

[aldatu] Gurutzatuek Konstantinopolis hartu zutenekoa

1204. urtean gurutzatuek Konstantinopolis hartu eta sakeatu zuten. Alexo III.aren laguntzarekin Alexo V.a agintaria hiltzen dute. Ordurartean Flandesgo konte zen Balduino IX.a bihurtzen dute agintari Balduino I.a agintari izenarekin eta Inperio Latinoa sortzen dute. Bizantziar inperio osoaren gaineko kontrola erreklamatzen bazuten ere latinoek ez zuten hiriburuaren ingurune eta greziako zenbait eskualde baino kontrolatzen. Konstantinopolisetik ihes egindako aristokraziak estatu berriak sortu zituen ordurarteko Bizantziar Inperioa erresuma txikietan banatu zelarik: Nizeako Inperioa, Trebisondako Inperioa, Epiroko Despotatua etab. Aipaturiko hiru estatu berriak izan ziren garrantzitsuenak. Konstantinopoliseko patriarkak soilik bermatzen zuen bizantzioko agintarien titulua eta guztien artean indartsuena Nizeako Inperioa zenez estatu honetako agintariak izan ziren Bizantzirren oinordeko. 57 urteren buruan Nizeak Konstantinopolis berrartzea lortu zuen Inperio Bizantziarra berriro osatu zelarik.

[aldatu] Laskaris Dinastia (Nizeako Inperioa)

[aldatu] Paleologo Dinastia


[aldatu] Herbestean bizantziar agintari tituluaren eskaleak

1502. urtean Espainiako Errege Katolikoek titulua erosi omen zuten orduztik Espainiako Erregeek besteak beste erreklamatzen dutelarik.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak