Bizarbeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Teach
Edward Teach
Edward Teach irudikatzen duen grabatua.
Datu pertsonalak
Izen osoa Edward Teach edo Edward Thatch
Ezizena Bizarbeltz
Jaio 1680
Ingalaterra Bristol (ustez)
(Ingalaterrako Erresuma)
Hil 1718ko azaroaren 22a
(38 urte inguru)
Ocracoke (Ipar Carolina)

Edward Teach edo Edward Thatch, askoz ere ezagunagoa Bizarbeltz ezizenaz (1680- 1718ko azaroaren 22a, Ocracoke, Ipar Carolina) ingeles pirata nabarmen bat izan zen. Mendebaldeko Indietako eta Hamahiru Kolonietako kostaldeetan bereak eta bi egiten jardun zuen, pirata lanbidean hasi aurretik Britainiar Itsas Armadako itsasgizona ere izana zen.

Robert Maynard britainiar tenientearekin izandako borrokaldi batean hil zen. Hil eta bereahal bere burua moztua eta masta batetik zintzilikatua izan zen.

Batzuek diotenez Benjamin Franklinek Bizarbeltzi buruz idatzi omen zuen olerki batek honela dio:

« Come all you jolly sailor
You all so stout and brave;
Come hearken and I'll tell you
What happen'd on the wave.
Oh! 'tis of that bloody Blackbeard
I'm going now for to tell;
And as how by gallant Maynard
He soon was sent to hell.
»
Zatozte, marinel alaiok
hain sendo eta kementsuak denok;
Zatozte, egin kasu eta azalduko dizuet
itsasoan gertatua.
Oi! Bizarbeltz odolzaleaz da
mintzatzera noakizuena;
eta nola Maynard galaiak
berehala inpernura bidali zuenekoa.

Iruditegia