Georges Bizet
Georges Bizet (Paris, Frantzia, 1838 - Bougival, 1875) musikagile frantsesa izan zen.
Biografia [aldatu]
Parisko Kontserbatorioan Halévyrekin ikasketak egin ondoren, Erromako Saria irabazi zuen (1857). Erromatik itzulitakoan musika lirikoa lantzea erabaki zuen.
Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (1863, Perla arrantzaleak), La Jolie Fille de Perth (1866, Perthen alaba ederra), Djamileh (1871), eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia dena.
Beste lan aipagarri zenbait: Symphonie en ut (1855), gaztaroko konposizio xarmangarria; Jeux d´enfants (1855, Haur-jolasak), piano eta lau eskuz jotzeko hamabi pieza, eta L´Arlesienne ospetsua (1872).
Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen artean arrakasta handirik izan gabe.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.