Bizi-Hitza Fundazioa
Wikipedia(e)tik
Bizi-Hitza Fundazioa (Fundación Vida y Lenguas, espainolez[1]) gobernuz kanpoko erakundea[2] da.
Fundazio hau José María Sánchez Carrión “Txepetxek” idazle eta ikerlariaren inguruan sortu da, “elkarren aberasgarri diren gizakien hitz eta hizkuntza anitzei bizia ematen laguntzeko, eta era berean, gure hizkuntzetarik bakoitzean Biziari hitza emateko”. Burutzen dituen ekintzen artean, besteak beste, herri indigenen hizkuntzak laguntzea dago.[3].
Fundazioak egoitza Donostian (Gipuzkoa) dauka[4]. Euskararen Jatorriaren Biltzarra antolatzen dute 2005. urtetik, Euzko Izaera, Mikoleta eta Ena elkarteekin lankidetzan[5].
[aldatu] Oharrak
- ↑ [1] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
- ↑ [2] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
- ↑ [3] Euskararen Jatorriaren 1. Biltzarra (2005)
- ↑ [4] Donostiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda Udalaren web gunean (2004)
- ↑ [5] Harrera hitzaldia Euskararen Jatorriaren Blogan (2008-05-20)