Bizia mantentzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bizia luzatzea, medikuntzari dagokionez, hurrengokoan datza: gaixo baten bizia artifizialki mantentzea gorputzaren bizitzeko sistema beharrezkoekin ezin dutenean hau egin. Bizi mantentzerako hainbat tekniketako terapiak erabiltzen dituzte: elikatzeko hodiak, zainpeko elikapen totala, arnasketa mekanikoa, bihotz/birikiaren bypass-a, gernu-kateterazioa eta dialisia besteak beste. Teknika hauek erabiltzen dira zaintza intentsiboan eta operazio baten bitartean hainbat kasutan ere, nahiz eta, azkenean, eri bat estabilizatzeko erabili, eta ez eriaren errekuperazio totala lortzeko, gehienetan ezin baita.

[aldatu] Arazo etikoa

Proposatua izan da norbaiten bizia artifialki luzatzea ez dela etikoa. Edozein modutan, teologo katoliko gehienek bitan bereizi izan dute hau: ordinarioa eta extraordinarioa. Ideia bat hartzeko: Lehenengoari dagokionez, gaixoa elikatzea ordinariotzat hartzen dute katolikoek, eta arnasketa modu artifizialean (makinen bidez) eskaintzea extraordinariotzat. Logikoa denez, ordinarioa da onartzen dutena; beraz, polemika aseguratua dago. Bestalde, erlijioa alde batera utzita, zentzu komuna erabiliz arazo etikoak aurki ditzakegu. Honako terapia hau, bizia mantentzen duenak, kasu berezietan aplikatzen da. Azken batean, istripu handi bat edo gaixoari lesioa kausatu diona eta gero, medikuen betebeharra da gaixoari bizia salbatzea, nahiz eta teknikoki hilda egon eta metodo artifizialak erabili behar izatea. Baina eztabaida, honako hau da: ezinezkoa baita gaixoarentzat edo honen ezagunentzat bestelako erabaki bat hartzea, hori egiteko eskubidea duen bakarra gaixoarena delako, eta logikoa denez honek elbarrituta dago, bere egoera dela eta.

Ondorioz, geure buruari galdetu behar diogu ez al den, ba, geure betebeharra, gauzen kurtso naturala errespetatzea, eta egoera honetan dagoen pertsona bati hiltzen ustea honen bizia makinen bitartez mantentzearen ordez, teknikoki bizirik ateratzeko posibilateak nuluak baitira, mirariak ez existitzekotan.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak