Bizkaiko Foru Aldundia

Wikipedia(e)tik
(Bizkaiko Aldundiatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu. Eskuduntza hauen jatorria hain zuzen ere foru izaeran datza, izan ere, Euskal Herriko foruen garaitik datoz, Euskal Herriko lege propioetatik, alegia. Horregatik baditu bere alor bereziak, hala nola, ogasuna, urbanismoa eta gizarte gaiak. Gaur egun Jose Luis Bilbao Eguren da ahaldun nagusia.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusia Bilboko Kale Nagusian kokatzen da. Foru Aldundiko batzar nagusietako bilerak Hurtado Amezaga kaleko eraikin batean egiten dira, baina sinbolikoki urtean hainbat alditan Gernikan egiten dira bilkurak.

[aldatu] Sailak

  • Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
  • Ekonomi Sustapena
  • Garraioak eta Hirigintza
  • Gizarte Ekintza
  • Herri Lanak
  • Ingurumena
  • Kultura
  • Nekazaritza
  • Ogasuna eta Finantzak
  • Udal Harremanak eta Herri Administrazioa
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Jose Maria Makua Zarandona EAJ
II. (1983-1987) Jose Maria Makua Zarandona EAJ
III. (1987-1991) Jose Alberto Pradera Jauregi EAJ
IV. (1991-1995) Jose Alberto Pradera Jauregi EAJ
V. (1995-1999) Josu Bergara Etxebarria EAJ
VI. (1999-2003) Josu Bergara Etxebarria EAJ
VII. (2003-2007) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ
VIII. (2007-2011) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ
IX. (2011-2015) Jose Luis Bilbao Eguren EAJ

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bizkaiko Foru Aldundia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak