Bizkaiko Batzar Nagusiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Bizkaia
Demokraziako 8. legealdia
Escudo de Bizkaia 2007.svg
Mota
Mota Foru lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
presidentea Ana Madariaga, EAJ
2007-tik
Osaketa
Kideak 51
Alderdi politikoak EAJ, Bildu, PSE-EE, PP
Hauteskundeak
Azken hauteskundeak 2011
Biltzar lekua
Gernika batzar nagusiak1.jpg
Gernikako Batzar Etxea, Gernika-Lumo
Webgunea
Webgune ofiziala
Euskal Herriko armarria lorategietan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko euskal foru lurralde historiko honen legebiltzar eta organo-legegile nagusia dira.

Gernika udalerrian dagoen Batzarretxean dute egoitza nagusia eta bertan dago Gernikako Arbola.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Erdi Aroan, Bizkaiko Jaurerrian lurralde hauek zeuden, batzar propioak zituztenak: Lautada edo Tierra llana, Enkarterri (Avellanedan juntetxea egonda), Durangaldea edo Durangoko merinaldea (Gerediagako batzartokiarekin), uriak edo hiribilduak (Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika, Lanestosa, Lekeitio, Markina, Ondarroa, Otxandio, Plentzia eta Portugalete) eta Urduñako hiria.

1876an batzarrak desegin zituzten, foruekin batera, eta 1979 arte ez zituzten berrezarri.

[aldatu] Eraikina

Sakontzeko, irakurri: Gernikako Batzarretxea

Batzarretxea Antonio Etxebarria jaunak eraiki zuen XIX. mendean (1826-1833). Estilo neoklasikokoa da, erdigune gisa Andre Mari Zaharra eliza du, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilkura Aretoa da. Batzarretxearen gela batean beirate ikusgarria dago, 235 metro koadrokoa, gela oso osorik estaltzen du. Kanpoaldeko lorategian Gernikako Arbola dago. Arbola horrek, Euskal Herriaren historiaren eta berorren erakundeen sinboloa da. Betikotasuna adierazteko, arbola zaharraren enborra, gaur eguneko arbola eta kimu berria daude.

[aldatu] Zereginak

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren kontrola egitea.
  • Ahaldun edo Diputatu nagusia aukeratzea.
  • Foru arauak bideratzea.
  • Lurralde historikoaren aurrekontuak onartzea.

[aldatu] Osaketa 2011-2015 legintzaldian

51 batzarkide edo biltzarkidek osatzen dute Bizkaiko legebiltzarra, eskualde hauen arabera aukeratuta: Bilbok 16, Enkarterrik 13, Busturia-Uribek 13 eta Durango-Arratiak 9 batzarkide ematen dituzte.

[aldatu] Aulki banaketa

2011-2015eko legegintzaldian horrela banatzen dira:

[aldatu] Mahaia

[aldatu] Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) ?
II. (1983-1987) ?
III. (1987-1991) Antxon Aurre Elorrieta EAJ
IV. (1991-1995) Antxon Aurre Elorrieta EAJ
V. (1995-1999) Aitor Esteban Bravo EAJ
VI. (1999-2003) Aitor Esteban Bravo EAJ
VII. (2003-2007) Ana Madariaga Ugarte EAJ
VIII. (2007-) Ana Madariaga Ugarte EAJ

[aldatu] Aurreko emaitzak

[aldatu] 2007-2011 legegintzaldia

[aldatu] 2003-2007 legegintzaldia

Ezker Abertzaleak babestutako hautes zerrenda (Autodeterminaziorako Bilgunea), legez kanporatu zuten.

[aldatu] 1999-2003 legegintzaldia

  • EAJ-EA: 21 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 10 batzarkide
  • EH: 9 batzarkide
  • EB-B: batzarkide 1

[aldatu] 1995-1999 legegintzaldia

  • EAJ: 20 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 9 batzarkide
  • HB: 5 batzarkide
  • EB: 4 batzarkide
  • EHE: 2 batzarkide
  • EA: batzarkide 1

[aldatu] 1991-1995 legegintzaldia

  • EAJ: 21 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 8 batzarkide
  • PP: 4 batzarkide
  • EA: 4 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

[aldatu] 1987-1991 legegintzaldia

  • EAJ: 16 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 10 batzarkide
  • EA: 7 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • AP: batzarkide 1
  • CDS: batzarkide 1

[aldatu] 1983-1987 legegintzaldia

  • EAJ: 26 batzarkide
  • PSE: 13 batzarkide
  • HB: 6 batzarkide
  • AP-PDP-UL: 4 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

[aldatu] 1979-1983 legegintzaldia

  • EAJ: 40 batzarkide
  • HB: 19 batzarkide
  • PSE: 14 batzarkide
  • UCD: 10 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • EPK: 3 batzarkide

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak