Bizkaiko golkoa

Koordenatuak: 45°30′N 4°24′W / 45.5°N 4.4°W / 45.5; -4.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Golkoa» orritik birbideratua)
Bizkaiko golkoa
Datu orokorrak
Motabadia
Azalera223.000 km²
Sakonera4.735 m
EponimoaBizkaia
Gaskoinia
Geografia
Map
Koordenatuak45°30′N 4°24′W / 45.5°N 4.4°W / 45.5; -4.4
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaBizkaiko golkoko arroa

Bizkaiko golkoa[1] Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da. Iberiar penintsulako Ortegal lurmuturretik Bretainiako Ouessant uhartera doan kostaldeak mugatzen du. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauen itsasbazterrak ukitzen ditu: Bretainia, Loirerria, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.

Bizkaiko golkoa eta iparraldeko inguruetako mapa batimetrikoa edo sakonerakoa

225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua % 35 da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari, Kantauri itsasoa.[2][3] Erromatarrek Sinus Cantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantabrien Ozeanoa", alegia. Iparraldeko zatiari, berriz, Sinus Aquitanus edo Mare Aquitanicum (Akitanien Ozeanoa) zioten.[4][5]

Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo. Frantsesez Golfe de Gascogne, bretoieraz Pleg-mor Gwaskogn eta gaskoiz Golf de Gasconha izena du, hitzez hitz «Gaskoiniako golkoa».

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela adierazten ditu haren mugak: «Ortegal (43°46′N 7°52′W / 43.767°N 7.867°W / 43.767; -7.867) eta Penmarc'h (47°48′N 4°22′W / 47.800°N 4.367°W / 47.800; -4.367) lurmuturrak batzen dituen lerroa».[6]

Itsaso barreneko muga sakontasun handiak (3.000-4.000 m) hasten diren lekuan jarri ohi dira. Espainiako iparraldeko kosta labartsua da, eta itsaso hondoko zola ere malkartsua da oso. Sakontasun handienak itsasertzetik aski hurbil daude (Matxitxakotik 10 km-ra gabe 1.000 m-ko sakontasuna, eta ia 3.000 m-ko sakontasuna Bizkaiko itsasertzetik 40 km-ra).

Frantziako kosta, berriz, laua eta apala da; itsaso hondoko zola ere lehorreko ordokiaren jarraipena da, eta kontinente plataforma oso zabala du; Arroxelako latitudean, adibidez, kontinente plataformaren sakontasun mugatzat ematen den 200 m-ko marra batimetrikoa itsasertzetik 200 km-ra dagp. Capbreton parean, gouf izeneko ur azpiko arroila edo fiordoa dago, kostaldea higaduratik gordetzen duena.

Kantauri itsasoaren punturik sakonena Llanestik iparraldera dago, 160 km-ra: 5.098 m-ko sakontasuna. Bai Espainia iparraldeko kosta eta bai Frantzia mendebalekoa, arrantza leku aberatsak dira biak plankton askoko aldeak baitira. Uraren gatz proportzioa ez da handia (% 3,5 itsaso barrenean), eta uraren azaleko tenperatura 10-11 °C izaten da urtarrilean eta 18-20 °C uztail-abuztuan, Golkoko itsaslasterrak epeltzen baitu.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:

Eo, Nalon, Pas, Asón, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria,Urumea, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoko kostaldeko hiri nagusiak Bordele, Brest, Nantes, Arroxela, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Gijón eta Avilés dira.

Portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:

Arrantzakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauek dira arrantza portu nagusiak:

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza-eremua zeharo ustiaturik dago eta espezie asko iraute egoera larrian daude: bisigu, legatz edo antxoa. Berdela edo hegaluzea, berriz, arrisku gabe ustiatzen dituzte. Espezie batzuk ia iraungiturik dugu: azken sardako balea XX. mendearen hasieran ehizatu zuten Orio parean. Hala ere, gero, espezimen batzuk ikusi dituzte.[7] Hala eta guztiz ere, itsas-ugaztunak topatzeko eremu paregabea da oraindik.

Itsas-hegazti asko ditu, nagusienak zangak eta antxetak izanik.

Arazo nuklearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko apirilaren 12an[8], K-8 submarino nuklearra hondoratu zen, arazo bat[9] zela kausa. Ofizialki, 4 torpedo nuklear zeramatzan; 4.600 m baino beherago dago.

2016ko urtarrilean, beste submarino nuklear bat aurkitu zen Bizkaiko Golkoan[10].

Bestetik, XX. mendeko bigarren erdian, Belgikak eta Britainia Handiak hainbat hondakin nuklear hondoratu zituzten[11].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
  2. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-5).
  3. Euskaltzaindiaren araua: «Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)»
  4. Iglesias Gil, José Manuel. (1994). Intercambio de bienes en el Cantábrico oriental en el Alto Imperio Romano. Kantabriako Unibertsitatea, 17-18 or. ISBN 84-8102-083-4..
  5. John Dymock & Thomas Dymock. (1833). Bibliotheca classica or a classical dictionary. Londres, 92 or..
  6. Limits of Oceans and Seas. (3. argitaraldia) Nazioarteko Erakunde Hidrografikoa, 42 or..
  7. Reeves, R.R. & Mitchell, E.. (1986). (PDF) Report of the International Whaling Commission Special Issue 10. , 221–254 or..
  8. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-04-05). «UN SUBMARINO NUCLEAR EN EL FONDO DEL GOLFO DE BIZKAIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  9. «K-8 (submarino) - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  10. (Gaztelaniaz) «Detectan un submarino nuclear ruso en el Golfo de Vizcaya» abc 2016-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  11. (Gaztelaniaz) «Un cementerio nuclear olvidado bajo el océano. 35 años de los últimos vertidos nucleares frente a las costas gallegas.» Cx9aaw's Blog 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]