Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Koordenatuak: 43°17′25″N 2°51′34″W / 43.29026°N 2.85947°W / 43.29026; -2.85947
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Parke Teknologikoa» orritik birbideratua)
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZamudio eta Derio
Koordenatuak43°17′25″N 2°51′34″W / 43.29026°N 2.85947°W / 43.29026; -2.85947
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1985
KudeatzaileaBizkaia Technology Park
Kontaktua
HelbideaIbaizabal bidea, 101
Webgune ofiziala

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudioko Parke Teknologikoa izenez ere ezaguna, Bizkaiko Zamudio eta Derio udalerrien artean dagoen teknologia parkea da, Bilbotik 7 kilometrora. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen parte da, Araba eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeekin eta Garaia Berrikuntza Zentroarekin batera.[1]

1985ean eraikia, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo teknologia parkea izan zen, eta gaur egun EAEko handiena da. 2015eko datuei erreparatuz, parkeak 293 hektarea ditu eta 8.162 langile inguruk bertan lan egiten dute, 226 enpresa parkean ezarrita daudela,[2] haien artean Gamesa, ITP, Euskaltel, Neiker-Tecnalia, Robotiker eta Ingeteam.

Parkearen lurzoruaren betetze maila %81ekoa dela, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea zabaltzeko planak aurreikusi dira, Abanto eta Ortuella udalerrietako lurretan Ezkerraldeko Campusa, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean Parke Zientifikoa, eta Bilbo udalerriko Zorrotzaurre gunean Hiri-Parke Teknologikoa eraikiko direla.[3]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea - Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  2. «Parkea zenbakitan» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  3. «Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia - Aurkezpena» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]