Bizkaiko eskualdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko eskualdeen zerrenda» orritik birbideratua)
Bizkaiko eskualdeak Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera.
██ Enkarterri██ Bilboaldea ██ Mungialdea██ Busturialdea ██ Arratia-Nerbioi██ Durangaldea ██ Lea-Artibai
Bizkaiko eskualdeak eta hiriburuak.


Bizkaiko eskualdeak modu desberdinetan agertu daitezke hainbat irizpideren arabera, eskualdeek ez baitute osatzen lurralde-zatiketa administratiborik.

Bizkaiko Foru Aldundiak badauka eskualdeen banaketa administratibo bat egina ikuspuntu estatistikotik erabilia izateko.[1] Banaketa horretan oinarrituta, Eustaten arabera, Bizkaiko eskualdeak hurrengo zazpiak dira, populazioaren kopuruaren arabera:[2]

Enkarterri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enkarterri»

Enkarterri herrialdearen mendebaldean kokatzen den eskualdea da, eta muga egiten du iparraldera Kantabria, hegoaldera Gaztela eta Leon eta Araba, ekialdera Bilboaldea eta mendebaldera Kantabriarekin. Balmaseda du hiriburu, eta historikoki eskualde honen barruan egon dira gaur egungo Ezkerraldeko udalerri asko. Gaur egun, ordea, 10 udalerrik osatzen dituzte Enkarterriak: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.

Bilboaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboaldea»

Bilboaldea edo Bilbo Handia herrialdearen erdialdean dago eta lurralde osoko biztanleria handieneko eskualdea da, alde handiz, Bizkaiko hamar udalerri populatuenen artean bederatzi Bilboaldean baitaude.[3] Bilboko metropoli eremuko zatirik garrantzitsuena da, eremua osatzen duten 35 udalerrietatik Bilboaldeko guztiak daudela. Lea-Artibai eskualdearekin izan ezik, Bizkaiko gainontzeko eskualde guztiekin egiten du muga: iparraldera Mungialdea eta Abrako golkoarekin, ekialdera Busturialdea eta Durangaldearekin, hegoaldera Arratia-Nerbioirekin eta mendebaldera Enkarterriekin. Eskualdea 26 udalerriz osatzen da, izanik Bilbo hiriburua, eta hurrengo azpieskualdeetan banatu ohi da:

Mungialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Mungialdea»

Mungialdea edo Plentzia-Mungia herrialdearen iparraldean dagoen eskualdea da, iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Bilboaldea, ekialdera Busturialdea eta mendebaldera Bilboaldea mugakide dituela. Mungia du hiriburu, eta Uribe banaketa administratibo historikoaren parte da. Gaur egun, bi azpieskualdetan banatu daiteke, guztira 15 udalerriz osatutako eskualdea izanik:

Busturialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Busturialdea»

Busturialdea, Busturialdea-Urdaibai edota Gernika-Bermeo, herrialdearen iparraldean dago, eta mugak ditu iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Durangaldea, ekialdera Lea-Artibai, eta mendebaldera Mungialdea eta Bilboaldea. Eskualde honetan bi hiriburu daude: Bermeo eta Gernika-Lumo. Urdaibai biosfera erreserba bertan kokatzen da. Hurrengo 20 udalerriek osatzen dute Busturialdea: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

Arratia-Nerbioi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arratia-Nerbioi»

Arratia-Nerbioi eskualdea herrialdearen hegoaldean dago eta Urduña esklabea barne hartzen du. Iparraldera Bilboaldea, hegoaldera Araba, ekialdera Durangaldea eta mendebaldera Arabarekin egiten du muga. Igorre du hiriburu, eta bi azpieskualdetan banatzen dira eskualdeko 14 udalerriak:

Aipatutako bi azpieskualdeak alde batera utzita, Otxandio udalerria ere Arratia-Nerbioi eskualdean dago, nahitz eta ez Arratia ezta Nerbioi ibarran ere egon. Horregatik, historikoki Durangaldeko zatitzat jo da.

Durangaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Durangaldea»

Durangaldea eskualdea herrialdearen hego-ekialdean dago, eta iparraldera Busturialdea eta Lea-Artibai, hegoaldera Araba, ekialdera Gipuzkoa eta mendebaldera Bilboaldea eta Arratia-Nerbioi eskualdeekin muga egiten du. Durango da eskualdearen hiriburua, eta hurrengo 15 udalerriek osatzen dute: Abadiño, Atxondo, Bedia, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Zaldibar eta Zornotza.

Lea-Artibai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lea-Artibai»

Lea-Artibai edo Markina-Ondarroa herrialdearen ekialdeeneko eskualdea da, eta muga egiten du iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Durangaldea, ekialdera Gipuzkoa eta mendebaldera Busturialdearekin. Lekeitio eta Ondarroa dira eskualdeko udalerri nagusiak, eta bi azpieskualdetan bana daitezke eskualdeko 12 udalerriak:

Eskualdeetako udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian agertzen dira Bizkaiko eskualdeak, bakoitzaren udalerri populatuenekin, kasu askotan mankomunitateen egoitza nagusia euren baitan dutenak direlarik:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]