Blackrock (Dublin)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Blackrock
An Charraig Dhubh

IMG 1871w.JPG
Blackrockeko "trikuharria" eskultura
Herrialdea
Hiria
 Irlanda
Flag of Dublin.png Dublin
Blackrock (Dublin) non dagoen adierazten duen Dublingo mapa
Blackrock (Dublin)
Barrutiaren kokapena Dublin hirian.
Koordenatuak: 53.3015°N 6.1778°W / 53.3015°N 6.1778°W / 53.3015; -6.1778Koordenatuak: 53.3015°N 6.1778°W / 53.3015°N 6.1778°W / 53.3015; -6.1778
Biztanleria 28.070 (2006)

Blackrock (irlanderaz An Charraig Dhubh) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko eremu bat da, hain zuzen ere Dublingo Hegoaldean kokatua dago, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderrian. Konderriko hiri handiena bada ere, hiriburua Dún Laoghaire da. 28.070 biztanle ditu (2006)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina Newtown on the Strand by the Black Rock ("haitz beltzeko hondartzako herri berria") izena izan zuen baina denboraren poderioz Blackrock ("haitz beltza") izenarekin laburtu da.

Blackrockeko hondartza

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan jadanik bertan herrixka bat bazegoen. Arrantzale herri txikia izan zen beti eta Blackrockerako bideak arriskutsua izatearen sona zeukan gainera, bertan gertatzen ziren lapurreta ugariengatik. XVIII mendearen bukaeran ordea garapen handia ezagutu zuen hondartza eta bainuetxeak zirela eta.

Dublin eta Dún Laoghaire arteko trenbidea itsasertzetik zehar eraiki zutenean, trenbidea eta hondartzaren arteko zatia itsasgoratan urpean gelditzen zen padura bihurtu zen, osasunerako kaltegarria izanik. Udalak orduan lurrez bete eta parke bihurtzea erabaki zuen, baina jadanik turismoa alde egina zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai onenetan eraikitako etxe ugarik zutik diraute oraindik.

  • Frescati House (1739an eraikia)
  • Maretimo House (1770)
  • Blackrock House (1774)

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]